hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia
haritu martxan jarri zenetik espazio interesgarria iruditu zitzaigun familiarena, eta nahiz eta haritulab.eus proiektua batez ere gazteentzat zuzenduta egon erreportai hauek hezkuntza komunitatearentzat eta familientzat interesgarriak suertatu daitezkeela pentsatzen dugu.
Zergatik elektronika?
Digitalizazioak gure bizitzetan gero eta eragin handiagoa du, eta digitalizazioa elektrizitate fenomeno fisikoa elektronikaren bidez kontrolatuz lortu egiten da.
Bestalde elektronikak konputazioari lotua mundu fisikotik mundu digitalera eta mundu digitaletik mundu fisikora eragiteko bide ugari sortzen ari ditu, gure bizitzako eremu askotan gero eta eragin handiago izango duten moduak. Zentzu horretan interesgarria iruditu zaigu beti elektrizitate eta elektronikaren inguruan familiekin ikastea.
Familiekin elektronika ikasteko moduari eskulanetatik heltzen diogu, eta batez ere haurraren adinera egokitzen gara.
Elektrizitatea oso kontzeptu abstraktua da, naturaren fenomenoa da elektrizitatea (tutorial honetan informazio gehiago aurkitu dezakezu) eta haurrei azaltzeko ez da erraza. Guk horrela egin ohi dugu:
“Naturan elektrizitatea dago gordeta. badakizue zer den elektrizitatea?”
- Txipazoa, kalanbrea bezalako espresioekin erantzun ohi dute
“Hori da!
Txispazo hori, gizakiok (oso argiak garela) gordetzen eta leku batetik bestera eramaten ikasi dugu. Ezagutzen duzue lekuren bat no elektrizitatea dagoen?
- Entxufeak, pilak, erantzun ohi dabie
Oso ondo! entxufetan elektrizitate asko dago eta gure gorputzari min egin ahal dio, horregatik laborategian ez dugu erabiliko, eta horregatik etxean ez duzue inoiz ezer sartu behar entxufean (behar izatekotan gurasoei galdetu).
Baina pilak oso ondo datozkigu elektrizitatea ulertzeko.
Elektrizitatean elektroiak daude, oso partikula txikiak eta beti mugitzen daudenak. Gizakiak pilak asmatu ditugu elektroi pilo bat gordetzeko, eta elektroiei bideak (zirkuituak) eraikitzen dizkiegu guk nahi ditugun gauzak egin ditzaten.
Adibidez:
- atera pilatik eta piztu argia
- atera pilatik eta mugitu motorra
- atera pilatik eta atera soinu bat
- …
Boltaia, intentsitatea eta erresistentzia
Galderak erantzuteko, zenbait kontzeptu argi izatea komeni da:
Piletan boltai ezberdinak daude: 3v, 9v … hauek adierazten dutena da elektroiak leku batetik bestera mugitzeko duten erraztasuna. Bidea erraza bada erresistentzia gutxi du, eta zaila bada erresistentsia asko, azkenean bidetik joatea lortzen duten elektroi kopurua euren intentsitatea adierazten du.
Erresistentzi gutxiko bideak eroale onak dira, hau da elektroiak leku batetik bestera joatea bideratzen dute.
Erresistentzi handiko bideak eroale txarrak dira.
Eroale onak adibidez: metalak, ura (gatz mineralaengatik)
Eroale txarrak: Egurra, plastikoa
Gehiago sakondu nahi baduzu hemen ohar gehiago dituzu: elektronika kontzeptuak
Hau ikusita lehenengo zirkuituak egiten hasi gaitezke, jolasten eta disfrutatzen dugun bitartean.
Horretarako bi jarduera egin ohi ditugu: paperezko zirkuituak eta plastilinako zirkuituak. Material hauek ezagunak dira haurrentzako eta eurekin sortzen dakite, margotzen dakite eta plastilinekin modelatzen dakite. Oso interesgarria da ezaguna egiten zaianetik ikastea.
Paperezko zirkuituak:
Materialak:
3v pila
led-ak (jostailu zaharretatik hartu ditzakezu)
Kableak edo kobre zinta itsaskorra.
Papera
Margoak
Emaitzak oso ezberdinak izaten dira orokorrean:
Plastilinako zirkuituak:
9v ko plastilina
led-ak (jostailu zaharretatik hartu ditzakezu)
Kableak (kokodriloak oso egokiak dira)
Plastilina eroalea: gurunarekin egin dezakezu (play doh antzekoa)
Plastilina isolatzailea: jovi antzekoa
Lasaitasunarekin gauza ederrak egiten dira ๐