1 // Ultimaker Cura

1

  • Noiz sortu zen

    2020-12-31

  • Noiz eguneratu zen

    2021-07-05

Bideoaren bigarren zati honetan, Ultimaker Cura softwarea ikusten eta ikasten jarraituko dugu. Seigarren kapituluarekin hasiko gara modeloaren ikuspegi ezberdinak nola alda dezakegun ikusteko. Zazpigarren kapituluan aldiz, parametro ezberdinak banan banan ikusten hasiko gara kalitate parametrorekin hasita. Hurrengo kapituluetan, perimetroa (zortzigarrena), betetzea (bederatzigarrena) eta amaitzeko, hamargarren kapituluan, tenperatura eta abiadura parametroak ikusiko ditugu.

Cura 3Dn egindako diseinu bat eta .stl formatua duena inprimatu aurretik prestatzeko balio duen bitarteko softwarea da. Makinak mekanizazioa egiteko G kodea erabiltzen dute, eta Curak .stl 3D artxibo bat zure makinaren aukeratara G kode bidez egokitzen du artxiboa.

Cura software libreko lizentzia du.

Deskargak: https://ultimaker.com/software/ultimaker-cura