Egoi Azkarraga
Industria Antolaketako Goi Mailako Ingeniaria eta Telekomunikazioetako Ingeniari Teknikoa (Telematika espezialitatea). Berrikuntza estrategiko proiektuetan aditua, industri arloetan batez ere. Zentro Teknologiko batean 7 urte baino gehiagoko esperientzia profesionala du, berrikuntza estrategikoaren definizio eta ezarpen arduraduna izanik hainbat proiektu ezberdinetan. Gaur egun berrikuntza proiektuetan aditua den kooperatiba bateko kidea da eta 3DLAN Elkarteko kofundatzaile eta bazkidea da. Teknologi berrien erabilerarekin lotutako proiektuetan lan egiten, batez ere 3D inprimaketa arloetan.