Zelan instalatu dut Lubuntu 32bits eta 1gbRam duen ordenagailu zahar batean
Edurne
Alabak eskolan lanak Googlen Classroomean egiten behartuta dago. Baina bere lehenengo esperientzia gailu batekin Chromebook batekin izateak pena ematen dit, bere mundua txikitzeko modua iruditzen zaidalako.
Tutorial honetan etxean nuen 32bit sistema eta 1gb RAM memoria duen Windows 7 sistema eragilea zuen ordenagailuan zelan instalatu dut Lubuntu azalduko dut.
Lubuntu aukeratu dut oso pisu gutxi duelako
Beharrezko baliabidea
- 2- 3 ordu (gutxi gora behera)
- Internetera konexioa
- 32bit eta windows duen ordenagailua
- 4gb duen USBa
- Lubuntu irudia
- Rufus programa
Oharrak:
- Ordenagailuan zenuen guztia galduko duzu
- USBan zenuen guztia galduko duzu
Prozesua:
- Deskargatu Lubunturen iso irudia 32 bit duen ordenagailurako // http://cdimage.ubuntu.com/lubuntu/releases/18.04/release/lubuntu-18.04-alternate-i386.iso
- Prestatu USBa hortik abiatuko baita instalakuntza:
- Rufus deskargatu // programa honek lagunduko dizu USBa prestatzen // https://github.com/pbatard/rufus/releases/download/v3.17/rufus-3.17.exe
- Ireki Rufus
- “Dipositivo”n hautatu USBa
- “ElecciΓ³n de arranque”n hautatu lubuntu iso irudia
- Sakatu “empezar”
- Berrabiarazi ordenagailua
- Ordenagailua normal hasten bada orduan BIOSean USB bidez abiarazteko aukera aldatu behar duzu
- BIOSesan sartzeko:
- Berrabiarazi ordenagailua
- Ordenagailu bakoitza tekla ezberdinak ditu BIOSera sartzeko
- Bilatzaile batean zure ordenagailuaren marka jarri eta bilatu BIOSera sartzeko tekla. Nire ordenagailua 2011 gerokoa da eta Esc tekla sakatzea nahikoa izan da.
- BIOS setup hautatu
- System configuration
- Boot options
- Boot other
- USB hard disk
- Gorde eta irten
- Nire kasuan ESC sakatzerakoan boot device options ere agertzen zen beraz zuzenean aukeratu dut USBa
- Hizkuntza aukeratu // Euskara
- Lubuntu instalatu aukeratu
- Pausu piloa jarraituko dituzu.
- Nik ez ditut partizioak sortu, disko osoa desmuntatu eta hor instalatu da.
Haurraren beharretara egokitzeko
Ohiko softwareaz aparte: Libreoffice ofimatikarako, Firefox nabigatzaile bezala, …Β Β komeni da haurrei egokituriko zenbait programa izatea, zorionez asko eta oso ederrak daude:
https://wiki.ubuntu.com/Edubuntu/AppGuide
Badago talde bat baita, librezale,Β software librea Euskarara itzultzen dabilena, euren wikian ikus ditzakezu zenbait programa.
https://librezale.eus/wiki/Proiektuak
Erantzun bat utzi