Whatsapp datu politika harira
Galdera honekin hasi da lagun bat nirekin txateatzen gaur: Zelan kendu dezaket Whatsapp?
Galdera ez zan teknikoa, hau da, ez zuen galdetzen nola desinstalatu Whatsapp. Bere galdera bere lagun, familia, lankide sarea beste plataforma batzuetara mugitzeko zelan jokatu behar zuen zen. Bere beldurra, bakarrik geratzea.
Hain errotuta dago plataforma hori bere bizitzan ez duela aukerarik ikusten.
Bestalde beste talde batean lagun batek taldeari proposatu dio plataformaz aldatzea. Oso galdera ezberdin batekin. Elkarrekin plataformaz aldatuko gara?
Zergatik ardura hauek, egun berean?
Whatsapp plataformak bere datu politika aldatu behar duelako etaΒ Facebook-eko gainontzeko zerbitzuekin partekatuko dituelako datuak. Horrek suposatzen duena, erabiltzaileak profilatzeko aukera gehiago dituela da.
Baina badirudi aldaketa honek ez diela eragiten Europa Elkarteko erabiltzaileei, GDPR,(2) datuen babeserako arauak bitarteko.
GDPR. General Data Protection Regulation izena du Europar Batasunak martxan jarri zuenΒ datuen babeserako legeak. 2018 an jarri zen martxan. Lege honek Europar Batasuneko herritarren informazioa jasotzen duten enpresa guztiei eragiten die. Enpresa hori Amerikarra bada, adibidez, legea berdin errespetatu beharko du, Europarren informazioa jasotzen dutelako.
Beraz printzipioz GDPR dela eta whatsapp hirugarren enpresekin euren datuak partekatzeko baimentzen duen politika berriak ez du inongo aldaketarik eragiten aurreko egoerarekiko.
GDPR arauan sakondu nahi baduzu artikulu hau gomendatzen dizugu naiz: -en Asier Errastik idatzitakoa: https://info7.naiz.eus/info_i7/20180605/datuen-babeserako-lege-berria-gdpr
Orduan zergatik alternatibetan pentsatu?
Whatsapp zerbitzuak erabiltzen ditugunean euren zerbitzarietan gaude. Eta behar bada gure datuak zuzenki ez dituzte hirugarren enpresekin partekatuko, baina aurkitu dute eurak eraldatuz merkatuan balio handia duten produktuak sortzeko bidea. Datuen analisi ezberdinak eginez eta balioa sortuz euren bezeroentzat.
Analisi hauek euren bezeroei,Β euren sistemetan zelan izan dezaketen arrakasta erakusten die. Beraz kontestua jartzen dute (plataforma) eta bertan arrakasta izateko arauak, eta bertan arrakasta izateko produktuak saltzen dituzte.
Sistema hau gaur egun ekonomia digitala delakoaren zutabeetariko bat bihurtu da eta enpresa aberatsenak eremu honetan jarduten dira.
Sistema hau ez dakigu zelan funtzionatzen duen, eta noraino eragiten dio geure bizitzari baina zenbait egilek (1) euren ardurak jada aurkeztu dituzte publikazio ezberdinetan.
Alternatibak
Beraz, ez da ideia txarra gure datuak GDPR araua errespetatzen duten,Β baita gure datuak euren negozio bide izango ez diren plataforma eta sistemak erabiltzea. Asko dago ulertzeko eta egiteko, bitartean aurten whatsapp kentzen pentsatzen bazabiltza, alternatiba bat:
- https://element.io ez dago telefono batera lotuta, ezta android edo google apps.era
Alternatiben gaian sakondu nahi baduzu Dabid Martinezek Argiago artikulu honetan egindako ekarpen ederra gomendatzen dizugu:
- Autodefentsa digitala: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2696/autodefentsa-digitala
Bestalde Lemmy.eus euskal forotan Whatsapp eta aztarnarien inguruan eztabaida berri bat sortu duten behar bada hor informazio interesgarria jaso/sortu dezakegu:
- Nola erabili WhatsApp aztarnariak ahalik eta hurrunen? https://lemmy.eus/post/285
(2) https://ec.europa.eu/info/law/law-topic/data-protection/reform
(1) Cathy Oneill, Shoshana Zuboff, Marta Peirano,…
Erantzun bat utzi