Usteak erdiak ustel
Duela pare bat urte -2019. Urtean-, Science Advances aldizkariak ikerketa bat argitaratu zuen, gazteek teknologia berriez egiten duten erabilerari buruzko mito batekin bukatzen duena.
Ea ba. ΒΏInoiz entzun al diezu zure aita, ama, aitite, amama, edo osaba-izebei, internetek burua txoriz betetzen dizula esaten? Edo, kontuz ibili zaitezela, interneta gezurretan ari diren eta txorakeriak esaten dituzten pertsonez beteta dagoelako? βAuskalo zenbat gezur irentsiko dituzun, gazte!β entzungo zenuen behin eta berriro. Bada, kontua da babyboomerrak, hau da, 1955 eta 1975 artean jaiotako pertsonak direla Interneten zirkulatzen duten gezurrak gehien sinisten eta zabaltzen dituztenak.
Estatu Batuetan egindako ikerketa baten emaitzak dira hauek, YouGov enpresa demoskopikoak zuzendutako ikerketaren emaitzak, alegia. Bertan, herrialde horretako herritarrak demografikoki ordezkatzen dituzten sare sozialetako 3.500 kontu baino gehiago kontsultatu dira.
Ikerketak plazaratzen dituen datuak honakoak dira:
Pertsona gehienek ez dute informazio faltsurik partekatzen. Pozik egoteko moduko berria da hau. Pertsona batek informazio mota hori partekatzeko probabilitatea adinarekin, hezkuntza-mailarekin eta generoarekin zerikusia du.
Datua: 65 urtetik gorakoen %11ak artikulu faltsu bat edo gehiago partekatu zituzten urte osoan zehar, 30 urtetik beherakoek, berriz, % 3.
Adin-tarte horrek, gainera, gazteek baino arazo gehiago ditu gertaera bat iritzi batetik bereizteko, eta, horren ondorioz, joera handiagoa dute ontzat emateko eta informazio gisa ulertzeko balorazio ideologikoak baino ez direnak.
Komunikabideetan duten konfiantza, halaber, gazteek dutena baino handiagoa da. Ez dute iturriekiko gazteek duten mesfidantza izaten. Kontuan hartu beharreko beste alderdi bat da soziologoek baieztatzeko joera deitzen duten fenomenoa, hau da, norberaren sinesmenak indartuta ikusteko beharra. Konfiantza, lasaitasuna eta bizitzarekiko kontrola izatearen sentsazioa ematen duena. Fenomeno hau adinekoen artean izaten da nabariagoa. Beraz, badakizu gazte, lagundu iezaiezue informazioa bilatzen eta kontrastatzen. Iristen zaien informazioa zalantzan jartzen, iturriak bilatzen eta ikertzera animatzen.
Irudia: The fairies flew away // Benet, Charles Henry
Lizentizia: Domeinu publikoa // https://www.oldbookillustrations.com/illustrations/clear-head/
Erantzun bat utzi