Teknologiaren deskolonizazioa

Iturria // Argia

Esteka // https://www.argia.eus/argia-astekaria/2765/teknologia

Aspaldi Mexikoko lagun batek deskolonizazioaren inguruan hitz egin zidan. Boterea da harreman konplexuen bidez ematen den dinamika, eta Mexikon, harreman horiek kolonizazioaren garaitik aldatzen hasi ziren, aurretik zeuden indigenen eta kulturen kalterako.

Digitalizazioaren garaian, gu gara indigenak? Gu gara teknologiak eta ezagutzak pentsatzen eta sortzen ez ditugunak? Baliteke antzeko gertaera baten aurrean egotea? Hori uste dute Digital Freedom Found bezalako erakundeek. Ditugun teknologiek mundua ulertzeko modu jakin batzuk jasotzen dituztela eta mundua homogeneizatzeko modu bat direla, β€œegite” horretan parte hartu ez dutenen kalterako.

Egoera honen aurrean, mugimendu ugari sortu da deskolonizazioaren inguruan, eta teknologian ere gaia lantzeko beharra dagoela diote. Teknologien eta ezagutzaren deskolonizazioak zer izan beharko lukeen aztertzeko eta teknologiaren eta ezagutzaren garapenean begirada berriak barneratzeko lanean ari dira. Horietako bat da, adibidez, Wikipedia. Wikipediak Whose Knowledge? egitasmoa jarri zuen martxan 2016. urtean. Besteak beste, helburua da Wikipedian emakumeen presentzia areagotzea, hizkuntza ezberdinen presentzia bultzatzea, datuak egituratzeko moduak berrikustea…

Gai benetan interesgarri baten aurrean gaude; lortuko ote dute deskolonizazioaren bila lantzen diren egitasmoek teknologietan modu sakonean eragitea, eremu digitala ulertzeko modu ezberdinak garatu arte? Noraino ez da bihurtuko herri ezberdinen kulturetara betiko estrategiak mozorrotuz betikoa gehiagorentzat egiteko modua? Gurean badugu oso gai interesgarria, euskararen presentzia eremu digitalean. Adimen artifizialarekin hizkuntza gutxituen presentzia eremu digitalean areagotu daiteke. Baina hizkuntzaren presentzia soilak eragin dezake eremu digitala ulertzeko moduan? Galdera ugariz beteriko bidaia da teknologien deskolonizazioa.

Irudia // The telephonoscopic news // Albert Robida

Lizentzia // Domeinu publikoa // https://www.oldbookillustrations.com/illustrations/telephonoscopic-news/

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude