Sarean begi-tranpak… Bizitza begi-tranpa bihurtu nahia?

Begi-tranpak (tranpantojoak, Trompe-l’œil), ageriko engainu txiki horiek, ilusio optikoak, ez dira offline bizitzako esklusiboak. Izan ere, Internet bidez eta pantailei esker, irudien tratamendua, argia, adibide mordoa aurkitu dezakegu.
Sarearen arriskuez hitz egiten dugunean, grooming, sexting-a eta antzeko gaiez ari gara beti, irudi eta emozioen gehiegikeriarekin eta trukearekin, afektibitatearekin eta sexualitatearekin zerikusia duen guztiaz, alegia.
Baina ezer gutxi hitz egiten da, askotan, prezio txikia izaten dutelako, Interneteko iruzurrak argi eta garbi aipatuz egiten diren erosketa etsigarriei buruz.

Denok egiten dugu txantxa ikusten ditugunean, benetan oso irudi barregarriak izaten direlako. Honen inguruko joera oso bat agertu da youtuben, “Eskatu nuena vs jaso nuena” izenpean argitaratzen diren hainbat bideoetan, milaka like biltzen dituztenak.
Baina, litekeena da mundu osoan milioiak mugitzen dituen mundu oso bat izatea. Ez da erraza horri buruzko datuak aurkitzea. Baliteke pertsona askok itzulketarik ez egitea, itzulketa-prozesua – diruaz ez ezik, denboraz, izapideez, burokraziaz ere ari gara – dagokion objektua ekonomikoki kostatu zitzaiena baino garestiagoa dela uste dutelako.

Edo agian ez dago honen inguruko hausnarketa egin duen inor eta ez dago daturik.

Edo inori ez zaio interesatzen datuok ezagutzea.

Hori aztertu beharko genuke, pertsonen kontsumo-ohiturekin eta horiek bizi diren gizarteak dituen kontsumo joerarekin lotura estua baitu.

Beharrezkoa ez den erosketarako joerarekin ere. Objektuak metatzeko joerarekin. Gure gizartean askoz ere hedatuago dagoen gaixotasun batekin… erosketarako grina biziarazten gaituen gaixotasun hori, inolako lotsarik gabe eta argi eta garbi aitortzen duguna, nahi ez ditugun, behar ez ditugun eta inoiz erabiliko ez ditugun gauzak erosteko dugun jarduera eskizofreniko hori dugula.

Irudia: Bansky – Sweet at Hoxton

Egilea: Szater / https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Banksy_-_Sweep_at_Hoxton.jpg

Lizentzia: Domeinu publikoa

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude