Ikasleentzako egokitutako Berri teknologikoak BERRIA Ikasgelan

BERRIA Ikasgelak hezkuntza sisteman erabiltzeko askotariko edukiak eskaintzen ditu: irakurgaiak, bideoak, infografiak, audioak… Berria egunkariak landutako edukiak dira, azken urteotako argitalpen aukeratuetan oinarrituak.

Gehienbat, 12 eta 18 urte bitarteko ikasleei zuzendutako edukiak dira, ikasgaiak osatzeko aproposak izan daitezkeelako aukeratuak.

Eduki guztiak sailkatuta daude, ikasgaien arabera, eduki motaren arabera eta gai jakinen arabera, eta guneak bilaketa sistema aurreratua du. Beraz, BERRIA ikasgela 12 eta 18 urte bitarteko ikasle eta haiekin lan egiten duten irakasleentzat erabilgarri izan nahi duen webgunea da.

Teknologiari lotutako berri ezberdinak dituzte IKT etiketan, hemen esteka:

https://www.berria.eus/ikasgela/ikasgaiak/ikt

 

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude