haritu, hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia.

Giza jakintzak // mahai inguruan parte hartuko dugu

Bizi ditugun garaiotan zientzia eta teknologiak aurrera egiten dute, aukerak asko dira. Baina, egin dezakegun guztia behar dugu? egiteko dauden modu guztiak komeni zaizkigu?. Zirraragarria da aukerak aztertzea, baina, behar bada sortu ditzakegun aukera guztiak ez dira bizitzarako onuragarriak eta ez dute bizitza eta bere beharrak errespetuarekin tratatzen.

Datorren azaroak 12an Madrilen egongo gara gai hauen inguruan hausnarketa partekatzeko. Margarita Padilla informatikaria eta aktibista eta Belen Gopegi idazlearekin batera, adimen artifizialaren garaian giza jakintzak duten lekuaren inguruan elkarrekin mahai inguru baten baitan hitz egiteko.

Programa GriGri-k garatu du Mataderko Medialaben eta Carasso Fundazioak sustatzen du.

Asko ikasiko dugulakoan gaude eta gure hausnarketak hemen partekatuko ditugu saioa egin ondoren.

Saio guztia gaztelaniaz da, hemen informazio osoa: https://www.mataderomadrid.org/programacion/ensamblajes-contextos-para-una-ecologia-de-saberes

 

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude