Gazteentzako neguko teknologia laborategia
Abenduak 28, 29 eta 30
Online
Kaixo! gabon opor berezi hauetan plan ezberdina proposatu nahi dizugu, esplorazio eta esperimentazio laborategi batean parte hartzea. Bertan internet eta digitalizazioarekin harremana duten gai ezberdinak modu irekian landuko ditugu. Helburuak ikastea eta ondo pasatzea direlarik.
Laborategi honetan 4 gai landuko ditugu:
Autodefentsa digitala
Interneten gabiltzanean beste pertsona eta erakundeen jokabide eta interesetatik babesteko baliabide eta esperientzien inguruan gehiago jakiteko 3 lantegi.
Bideo-jokoak
Azken aldian bideo-jokoetan Streaming-a ezin besteko tresna bihurtu da jokalarien arteko ezagutza partekatzeko eta harremanak lantzeko. Honek zenbait teknika beharrezko egiten dituelarik, batzuk ezagutuko ditugu.
Fabrikazio digitala:
Fabrikazio digitala gure bizitzako ia gauza guztietan dago, ordenagailu bidez diseinatu eta diseinua makina batekin egitea da fabrikazio digitala. Azken 10 urteetan 3D inpresioa fabrikazio digitalera urbiltzeko bidea izan da, baina badago zenbait jende giza eraldaketarako tresna bezala ere ikusten duela. Lantegi hauetan horren inguruan ibiliko gara.
Sorkuntza digitala:
Askotan interneten gure buruak kontsumitzaile hutsak bezala ikusten dugu. Baina esploratzeko eta esperimentatzeko baliabide ugari eskaintzen ditu. Hiru lantegi hauen bidez esperimentazio hutsean sartuko gara.
Abenduak 28
Ziberbullying-aren inguruko hausnarketa bat
Ziberbullying-aren inguruko hausnarketa bat
Tailer honetan ziberbullyingaz arituko gara; noiz eta nola gauzatzen den, zer rol hartzen dugun guk eta zer rol izan dezakegun. Horretarako, testu batetik abiatuta, teknologia berriekin dugun harremana eta era honetako egoerak errazteko izan dezaketen boterea edo botere eza aztertuko dugu.
Abenduak 29
Harremanak/pribatutasuna sarean I
Harremanak/pribatutasuna sarean I
Sare sozialetan ematen diren harremanak eta erlazio afektibo-sexualei gainean ibiliko gara. Arriskuak gutxitzeko baliabideak planteatuko ditugu.
Mugikorra behar da izan.
Abenduak 30
Harremanak/pribatutasuna sarean II
Harremanak/pribatutasuna sarean II
Bigarren saio honetan alde teknikoa landuko dugu. Modu praktikoan ikusiko dugu zer diren aztarna digitalak, ze arrastro uzten dugun interneten gabiltzanean.
Mugikorra behar da izan.
Abenduak 28
Bideo-joko iruzkin idazketa lantegia
Bideo-joko iruzkin idazketa lantegia
Tailer honetan bideo-joko baten iruzkin edo reviewa nola idazten irakatsiko dizuegu. Hasteko, bideo-jokoetan espezializatutako euskarazko kazetaritzaren egoera aurkeztuko dugu. Ondoren, iruzkin baten oinarrizko elementuak aztertuko ditugu, bai testuaren egitura, baliabide multimediak eta genero ikuspegia. Bukatzeko, Game Erauntsiko webgunean iruzkinak nola argitaratu azalduko dugu.
Abenduak 29
OBS: instalazioa eta programaren dohiketa
OBS: instalazioa eta programaren dohiketa
Tailer honetan interneten zuzeneko emisioak eta grabazioak egiteko software librean oinarritutako OBS programaren instalazioa eta erabilera ikasiko ditugu. Hasteko programaren instalazioa ikusiko dugu eta jarraian programa berak eskeintzen dituen erremintak aztertuko ditugu. Azkenik, zuzenekoak egiteko jarraitu beharreko pausuak azalduko ditugu. Honela, interneteko hainbat plataformetan zuzeneko emisioak egiteko beharrezko jakintzak eskuratuko ditugu.
Abenduak 28
3D Inprimaketa giza erronkei aurre egiteko
3D Inprimaketa giza erronkei aurre egiteko
Orain arte asko hitz egin da 3D inprimaketaren potentzialaz baina….zer egin dezaket 3D inprimaketarekin? ze motatako gauzak egin dezaket eta zeintzuk ez? Nola hasi dezaket 3D inprimaketaren inguruan lan egiten? Makina bat erosi nahi badut…Zein makina mota da aproposena eta zertarako erabili dezaket? Materiala ere bere garrantzia du 3D munduan eta orain arte dauden alternatiba ezberdinak ikusiko ditugu.
Abenduak 29
Ze motatako proiektu sozialak daude 3D inprimaketaren inguruan?
Ze motatako proiektu sozialak daude 3D inprimaketaren inguruan?
Giza erronkei aurre egiten duten proiektu ezberdinetaz hitz egingo dugu. Adibidez, pasadan konfinamenduan 3D inprimaketaz baliatuz koronabirusa aurre egiteko sortu zen herritar mugimendua, “enable the future” proiektu soziala eta beste proiektu ezberdinak partekatu eta ikusgai jarriko ditugu. Giza erronkei eta larrialdia egoeran, Interneta erabiliz, lantaldean eta fabrikazio digitalak erabiliz, nola kolaboratu eta guztion artean nola lagundu dezakegun aztertuko dugu.
Abenduak 30
3D Diseinu digitalak guztion eskura, fabrikazio partekatuta.
3D Diseinu digitalak guztion eskura, fabrikazio partekatuta.
Ordenagailuaren aurrean jarrita, adibide moduan eta pausoz pauso, interneten 3D diseinu partekatzen diren biltegi batetik diseinu bat bilatu eta deskargatuko dugu. Diseinu honekin, software bat erabiliko dugu fabrikatu aurretik, kontutan hartu behar diren parametro ezberdinak ikusteko eta nola konfiguratzen diren jakiteko.
Abenduak 28
Errealitate handituko filtroak sare sozialetan
Errealitate handituko filtroak sare sozialetan
Blender(3Dan diseinatzeko softwarea librea) eta errealitate handitua erabilita, sare sozialean sorkuntza aukerak aztertu eta esperimentuak egingo ditugu, gure pribatutasun biometrikoaren mugen inguruan hausnartzen dugun einean.
Lantegi hau hiru saiotan banatuta dago.
Abenduak 29
Errealitate handituko filtroak sare sozialetan
Errealitate handituko filtroak sare sozialetan
Blender (3Dan diseinatzeko softwarea librea) eta errealitate handitua erabilita, sare sozialean sorkuntza aukerak aztertu eta esperimentuak egingo ditugu, gure pribatutasun biometrikoaren mugen inguruan hausnartzen dugun heinean.
Lantegi hau hiru saiotan banatuta dago.
Abenduak 30
Errealitate handituko filtroak sare sozialetan
Errealitate handituko filtroak sare sozialetan
Blender (3Dan diseinatzeko softwarea librea) eta errealitate handitua erabilita, sare sozialean sorkuntza aukerak aztertu eta esperimentuak egingo ditugu, gure pribatutasun biometrikoaren mugen inguruan hausnartzen dugun heinean.
Lantegi hau hiru saiotan banatuta dago.