#EmakumeakZientzian bikain! baina #EmakumeFeministakZientzian begirada aldatzeko beharrezkoa.

Orain dela zenbait urte Tabakalera Zer gertatzen da teknologairekin? topaketan Eulalia PΓ©rez SedeΓ±o CSIC-eko Filosofia Institutuko Ikerlariak eman zuen hitzaldian zenbait datu eskaini zituen emakumeak zientzian duen egoeraren inguruan (hemen berarekin elkarrizketa bat). Benetan aberasgarria izan zen bere agerraldia. Eta publikotik galdera bat sortu zen, emakume gehiago zientzian betikoa paradigmen menpe, betiko azpiegituretan, gauzak aldatuko ote ditu? horri erantzun ziolarik, emakume horiek begirada feminista badute baliteke.

Zentzu berean Mary Beard Cambridgeko Unibertsitateko katedratikoa, bere Emakumeak eta Boterea manifestuan ideia berdina jasotzen du: “Ez da erraza emakumeak gizonezko gisa kodetutako egitura batean sartzea: egitura aldatu behar da.”

Zentzu horretan, behar bada neska eta emakume gehiago zientzian izan daitezen, zientzia zertarako (helburua)Β  eta zelan (botere egiturak) egiten dugun birpentsatzen hasi beharko ginateke?

Proposamen bikaina Miss Triggs behar bada hemen dagoen gizonetakoren bat egin nahiko luke. // Riana Duncan

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude