Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

“Memeka” euskarazko memei buruzko lehiaketa antolatu dute abenduaren 1etik 20ra

2023-12-01 - 2023-12-20

Meme zale amorratua zara? Abenduan, Memekan, dibertimenduak saria du!

Umorea zure indargunea bada, parte hartzeko eta sariak irabazteko aukera duzu. Euskaraz memeak sortzeko zure trebetasuna probatu besterik ez duzu egin behar!

Zein da parte hartzeko epea?

Abenduaren 1etik 20ra.

Nola parte hartu?

  1. Sortu zure memea gure plataforma erabiliz: memeka.eus
  2. Sakatu memea lehiaketara aurkeztu aukera.
  3. Iametzako kideek aurkeztutako meme guztien artean aukeraketa bat egingo dute eta memeka.eus webgunera eta @memeka.eus Instagram zein Pixelfed kontuetara igoko dute.

Irabazleak zehazteko bi modu egongo dira:

  • Bozka kopuru altuena memeka.eus-en
  • Like kopuru altuena: @memeka.eus Instagram kontuan eta Pixelfed kontuan izandako like kopuruen batura.

Zeintzuk dira sariak?

  1. Webguneko meme bozkatuenak 200€-ko saria eta bere memea duen kamiseta pertsonalizatua jasoko ditu.
  2. @memeka.eus instagrameko zein Pixelfed.eus-eko kontuetan (biak batuta) like kopuru altuena duenari 150 €-ko saria bere memea daraman kamiseta bat emango zaio.

Aktibatu zure irudimena eta izan zaitez euskal meme sortzaile! Informazio gehiago nahi baduzu memeka.eus atarira zuzendu edo kaixo@iametza.eus helbidera idatziguzu.

Xehetasunak

Hasiera:
2023-12-01
Amiera:
2023-12-20
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
Webgunea:
https://memeka.eus/

Antolatzailea

iametza
webgunea ikusi

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude