- ekitaldia hau amaitu da.
#euskarabildua #12 #UtopiatikEgunekora
2023-10-26
interesatu dakizuke...
Burujabetza, zerbaiten gaineko erabaki ahalmena eta askatasuna izatea da. Guztiok bilatzen dugu hori, gure bizitzaren gaineko erabakiak hartzen ahalegintzen gara, aske sentitu nahi dugulako, gure nortasunari leial, seguru eta egonkor, ez ezeren edo inoren menpeko. Gure buruarekin koherentzian bizitzea garrantzitsua delako guztiontzat.
Modu burujabean kudeatu ezin den teknologiak norberaren koherentzia mehatxatu dezake, komunitatearen ekarpenei ateak itxi, hizkuntza txikienei hegoak moztu eta ingurumena zaintzeko ahaleginak zapuztu.
Aldiz, teknologia burujabeek aske egiten gaituzte, garena zaintzen dute. Aukera iraunkorragoen, gizatiarragoen eta arduratsuagoen erakusleiho dira.
Zorionez ez gara etorkizunaz ari, orainaz ari gara. Google unibertsotik haratago, software librea herritarrei hurbiltzeko lan egiten duten kolektiboez, euskarari lekua egiten dioten proiektu teknologikoez. Zorionez, badira.
Egitaraua
Miren Berasategi (Deustuko Unibertsitatea)
Baliabide libreak hezkuntzan
Alexis Kauffmann (Frantziako Hezkuntza Ministerioa / Hezkuntza digitala)
ResoLab, gelako harremantze digitalerako irtenbide libre eta iraunkorra
Gilles Riba (Baionako Ospitalea – Adoenia: nerabeentzako zerbitzua)
Emmanuel Arrechea (Antic Pays Basque)
Jean-Christophe Elineau (NAOS Klusterra)
Asier Etxeberria (Iametza)
Beñat Irasuegi (Talaios)
Eli Pombo (Iametza)
Mikel Gartzia (Abaraska)
Asier Iturralde (Librezale)
Garbiñe Garagarza (Topagunea)
Erantzun bat utzi