haritu, hezkuntza digital kritikoa sustatzeko kultura eta teknologia laborategia da.

Etxeko ekonomia online ikastaroa

1

  • Noiz sortu zen

    2021-01-18

  • Noiz eguneratu zen

    2021-01-31

Lantegi hau hiru.eus plataformak garatu du.

Lantegira izena emateko esteka: https://www.hiru.eus/eu/mooc/curso-online-sobre-economia-domestica

Baliabide Ekonomikoak neurriz erabiltzen ikasi nahi duzu? Ezagutu kontsumitzale bezala dituzun eskubide eta betebeharrak!

Etxeko Ekonomia kurtsoak gure inguruan gertatzen diren gaur egungo egoera eta arazoetan arreta jartzen du. Edozein pertsonak zerbitzu edo produktu komunak ( telefonia, elektrizitatea, gasa…) kontratatzerakoan planteatzen diren galderei erantzuteari bideraturik dago.

Terminologia erraza erabiliz gaira lehenengoko gerturaketan datza, gaian aurre ezagutzarik ez daukan edozein pertsonak funtsezko tresnez hornitzera bideraturik dagoena.

Zabaltze eta sentsibilizatze programa da. Kontzeptuetan zehazketak eginez kurtsoko jasotzaileei hasiera-ezagutzak aurkezten zaizkie eta hauen bitartez euskadiko gaur eguneko erdi mailako familia batek arazo desberdinei aurre egiteko bideak ematen ditu.

Ikastaroa zortzi gaitan banaturik dago. Lehenengoko zazpi gaiak ondoz ondokoak dira eta funtsezko gaitzat hartu diren arazoak jorratzen ditu. Atal bakoitzak ebaluazio automatiko bat izango du 4-5 galdera eta erantzun anitzak dituen galdeketa labur baten bidez. Automatikoki zuzenduko da eginiko akatsaren oinarri basikoa erakutziz, akatsa egotekotan.

Hurrengo gaira jotzeko aukera aurreko gaiko testa gainditzean gertatuko da.

Azkenengo gaia egoera praktikoen bilketa eta ebazpena bat da. Parte- hartzaile bakoitzari hainbat egoera aurkeztuko zaizkio hemen. Horrela, azkenengo gaiaren birpasaketa jadanik jorratuta dagoenean, bere egoera personalarekin zerikusia daukan kasu praktiko bat proposatuko zaio. Bi kidek ebaluatu beharko dute eginiko lana. Praktikaren burutzea ebaluatuko da eta ez edukia. Era honetan, eta fase hau hastearekin batera, foroan praktikotasun handiago daukaten gai honen inguruan eztabaida bat irekiko da.

Ikastaroan jorratuko diren gaiak honako hauek izango dira:

Sarrera: Oinarrizko kontzeptuak. kontsumitzaileen eskubideak eta betebeharrak.
1. Modulua. Telefonia mugikorreko zerbitzuen kontratazioa
2. Modulua. Zerbitzuen kontratazio integrala.
3. Modulua. Gas konpainiaren kontratazioa
4. Modulua. Elektrizitate zerbitzuaren kontratazioa
5. Modulua. Banku-produktuak (i)
6. Modulua. Banku-produktuak (ii)
7. Modulua. Internet bidezko kontsumoa. Kontsumitzaileen eskubideak eta betebeharrak
8. Modulua. Kasu praktikoa

Iraupena: 20 ordu (8 astetan zehar)
Lanorduak: 2,5 lanordu/astero