haritu, hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia.
Lehenengo adibidea: Led bat korronte hutsarekin piztu
Lehenengo zirkuitu erraz bat LED bat programatu barik piztea izan daiteke. Horretarako LED-aren hanka txikia (negatiboa) Arduinoren GND-ra konektatuko dugu eta LED-aren hanka handia positiboa 5Vra konektatu beharko genuke zirkuitua itxi egiteko.
Baina Arduinoren 5v korrontea gehiegizkoa da 1,5v – 3v funtzionatzeko behar duen led batentzat, eta bere bizitza txikitu dezake, errez. Horregatik erresistentzia bat jarriko dugu, honek oztopoak jarriko dizkio korronteari, helduko den intentsitatea txikiagoa izanik. Horrela gure led bizitza luzeagoa izango du.
Eraikuntza
Kopurua | Osagaia |
---|---|
1 | Arduino Uno R3 |
1 | LED gorria |
1 | 330 Ω erresistentzia |
Programa
Ez du behar
Bigarren adibidea: Led bat Arduino programatuz piztu
Programatzen ez da egun batetik bestera ikasten, ulertzen hasi gaitez ordea, pixkana pixkanaka kodea, gero praktikarekin soltura hartuko dugu. Zorionez Arduinok baditu adibide piloa, eta horiek gure plakan frogatu ahal ditugu.
Elektrizitatearen ideia eta zelan jokatzen duen zirkuitu batean nahiko abstraktua da eta hori ulertzea izaten da zailena. Biana guk gida honekin ideia orokor bat izango dugu.
Eraikuntza
Kopurua | Osagaia |
---|---|
1 | Arduino Uno R3 |
1 | LED gorria |
1 | 330 Ω erresistentzia |
Programa
LED bat programa batekin pizteko, plakak jakin behar du LEDa konektatuta duela. Beraz, LED izeneko “int” aldagaia sortu eta 7. pin digitalean jarriko dugu.
int = zenbaki osoak = -32.768 tik 32.767ra doazen balioak jaso ditzake
LEDa konektatuko dugu pina irteera pina izan behar da, arrazoia seinale elektrikoa platik irtengo dela LEDa elikatu ahal izateko.
int LED = 13; //aldagaia ezari LED aldagaia zenbaki osoa da eta 13 balioa du, ze konektatuko dugun pina 13.ena da.
void setup () {
pinMode(LED, OUTPUT); // LED izeneko pina irteera bat da (OUTPUT ingelesaz irteera esan nahi du)segun
}
void loop () {
digitalWrite (LED, HIGH); // bidali seinale osoa (5v) LED deitzen den pinera
}
Funtzioak eta balio motak
Funtzio bat programa batean asko erabiltzen den kode zatia da. Kodea irakurterrazagoa eta garbiagoa izatea laguntzen du.
Arduino bere baitan baditu definitutako funtzio asko, egin behar dutena badakitela, eta hauei loturiko balioak.
digitalWrite funtzioarekin, adibidez, Arduinok badaki pin digital batera seinalea bidali behar duela. Orduan esan behar dioguna da: zein pin eta sein seinale maila (parametroak)
digitalWrite (LED, HIGHT); // bidali seinale osoa (5v) LED deitzen den pinera
Funtzio ugari ditu Arduinok, gure gomendioa praktikatzen ikasi, beti denak ez dituzu jakin behar.
Hemen dituzu azalduta: https://www.arduino.cc/reference/en/