haritu, hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia.
Eraikuntza
Kopurua | Osagaia |
---|---|
1 | Arduino Uno R3 |
3 | LED |
3 | 330 Ω erresistentzia |
Programa
LED bat programa batekin pizteko, plakak jakin behar du LEDa konektatuta duela. Beraz, LED izeneko “int” aldagaia sortu eta 7. pin digitalean jarriko dugu.
int = zenbaki osoak = -32.768 tik 32.767ra doazen balioak jaso ditzake
LEDa konektatuko dugu pina irteera pina izan behar da, arrazoia seinale elektrikoa platik irtengo dela LEDa elikatu ahal izateko.
int ORIA = 9; //aldagaia ezari GORRIA aldagaia zenbaki osoa da eta 9 balioa du, ze konektatuko dugun pina 9.ena da.
int BERDEA = 10;
int GORRIA = 11;
void setup () {
pinMode(ORIA, OUTPUT); // ORIA izeneko pina irteera bat da (OUTPUT ingelesaz irteera esan nahi du)
pinMode(BERDEA, OUTPUT);
pinMode(GORRIA,OUTPUT);
}
void loop () {
digitalWrite (ORIA, HIGH); // bidali seinale osoa (5v) ORIA deitzen den pinera
digitalWrite (BERDEA,HIGH);
digitalWrite (GORRIA,HIGH);
delay(1000); //segundu bat itxaron
digitalWrite (ORIA, LOW); // ez bidali seinaleri (0v) ORIA deitzen den pinera
digitalWrite (BERDEA,LOW);
digitalWrite (GORRIA,LOW);
delay(1000); //segundu bat itxaron
}
Funtzioak eta balio motak
Funtzio bat programa batean asko erabiltzen den kode zatia da. Kodea irakurterrazagoa eta garbiagoa izatea laguntzen du.
Arduino bere baitan baditu definitutako funtzio asko, egin behar dutena badakitela, eta hauei loturiko balioak.
digitalWrite funtzioarekin, adibidez, Arduinok badaki pin digital batera seinalea bidali behar duela. Orduan esan behar dioguna da: zein pin eta sein seinale maila (parametroak)
digitalWrite (LED, HIGHT); // bidali seinale osoa (5v) LED deitzen den pinera
Funtzio ugari ditu Arduinok, gure gomendioa praktikatzen ikasi, beti denak ez dituzu jakin behar.
Hemen dituzu azalduta: https://www.arduino.cc/reference/en/