hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia
Arduinorekin bi “lengoai” ulertu behar ditugu:
- Programazio lengoaia: honekin egingo duguna korronte elektrikoaren gainean eragin, bai plaka barrura sartzen dena (sarrera seinalea) zein plakatik kanpora irteten dena (irteera seinalea).
- Elektrizitatearen lengoaia: korrontea fisikoki programan egin duguna egiteko, zirkuituak (korrontea igarotzeko bideak) eraiki beharko ditugu eta osagaiak ezagutu.
Atal honetan Arduino programazio lengoaiaren inguruan jardungo dugu.
Arduino programak 3 ezaugarri ditu: egitura, funtzioak, balioak
Egitura
Beti errepikatuko da honako egitura:
- Balioak ezarri (aldagaiak)
- Programa martxan jarriko duena adierazi. Behin bakarrik errepikatuko diren oinarriak // void setup ()
- Programa egingo duena esan. Programa dabilen bitartean errepikatuko diren aginduak // void loop ()
void setup () // Programa martxan jartzen du
{}void loop (){}
Balioak
Konstanteak ez dira aldatzen eta definituta daude:
Aldagai bat informazioa gorde eta berrezkuratzeko balio digu gure programan zehar. Aldagai bakoitza datu mota berezi bat gorde dezake. Beraz aldai bat sortzeko bi gauza behar izango dituzu:
- Izen bat
- Datu mota bat
Arduino C++ean oinarrituta dago eta lengoai mota honeta lehenengo datu mota eta gero izena jartzen da.
Adibiez:
- Β int LED // datu mota zenbaki osoa, aldagaiaren izena LED
- int LED = 7 // datu mota zenbaki osoa, aldagaiaren izena LED, aldagaiaren balioa 7.
Arduinok datu mota ezberdinak onartzen ditu:
- int // zenbaki osoa (integer) 2 byte (16 bit) zabalera izan dezake -32.768tik 32.767ra joan daiteke
- int pertsonaKopurua = 100;
- byte // 1byte (8bit) betetzen dituen zenbakia da, 0tik 255era doana.
- byte portuaBalioa = 220;
- bool // TRUE edo FALSE (egia, gezurra) balioa izan ditzake 1byte du (8bit)
- bool botoa = TRUE;
- char // letra bat gordetzeko balio du, kakotza artean doa.
- char kontsonantea ‘B’
- float // dezimalak dituen zenbakia da 4byte (32bit) tamainukoa eta -3.4028235E+38 tik 3,4028235E+38 ra do
- flota pi=3,1416;
Funtzioak
Funtzio bat programa batean asko erabiltzen den kode zatia da. Kodea irakurterrazagoa eta garbiagoa izatea laguntzen du.
Arduino bere baitan baditu definitutako funtzio asko, egin behar dutena badakitela, eta hauei loturiko balioak.
digitalWrite funtzioarekin, adibidez, Arduinok badaki pin digital batera seinalea bidali behar duela. Orduan esan behar dioguna da: zein pin eta sein seinale maila (parametroak)
digitalWrite (LED, HIGHT); // bidali seinale osoa (5v) LED deitzen den pinera
Funtzio ugari ditu Arduinok, gure gomendioa praktikatzen ikasi, beti denak ez dituzu jakin behar.
Hemen dituzu azalduta: https://www.arduino.cc/reference/en/