3 // Arduinorekin hasteko gida: Osagai elketroniko erabilienak

3

  • Noiz sortu zen

    2020-12-20

  • Noiz eguneratu zen

    2021-12-29

Atal hau garatzen gabiltza

 

Izena Deskribapena Argazkia
Protoborad Sodatu barik zirkuituak egiten lagunduko digun baliabidea da.

Arduino plakaren pinetatik jumperrak izeneko kableak atera ditzakegu eta bere zuloetan konektatu. Ikasteko eta frogatzeko oso erabilgarria da.

By oomlout – BREB-01 (Breadboard), CC BYΒ  SA 2.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=19867043

Protoboard Protoboard-ak azpitik metala dute eta metalaren disposizioaren arabera konexioak horizontalki edo bertikalki egitea baimentzen du

By Florian SchΓ€ffer – Own work, CC BY-SA 4.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=45535472

Jumperrak Jumperak konexioak Arduino eta protoboard bitartean errazten dituzten kableak dira. Puntan zuloa edota metal zatia izan dezakete, euren artean konektatu daitezkeela ere jumperra luzatuz:

emea – arra / zuloa – punta

emea – emea / zuloa – zuloa

arra – arra / punta – punta

By oomlout – A few Jumper Wires, CC BY-SA 2.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=19866418

Led-a Ledak elektroiak botatzen duten energiarekin (fotoiak) argia sortzen duten osagai elektronikoak dira.

Konektatzerako orduan hanka luzea positibora joan beharko litzateke. Hanka txikia ordea negatibora.

Hanka ebaki baditugu, beste modu bat polaritatea jakiteko burutxoa da, atal bat guztiz borobila da eta bestea zuzena (irudiaren goiko partean ikus dezakegun bezala.

By w:en:user:Adam850 – w:en:Image:Led2.PNG, Jabetza Publikoa, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=1849185