6 // Arduinorekin hasteko gida: Arduino programa, led bat piztu

6

  • Noiz sortu zen

    2020-12-20

  • Noiz eguneratu zen

    2021-12-29

Lehenengo adibidea: Led bat korronte hutsarekin piztu

Lehenengo zirkuitu erraz bat LED bat programatu barik piztea izan daiteke. Horretarako LED-aren hanka txikia (negatiboa) Arduinoren GND-ra konektatuko dugu eta LED-aren hanka handia positiboa 5Vra konektatu beharko genuke zirkuitua itxi egiteko.

Baina Arduinoren 5v korrontea gehiegizkoa da  1,5v – 3v funtzionatzeko behar duen led batentzat, eta bere bizitza txikitu dezake, errez. Horregatik erresistentzia bat jarriko dugu, honek oztopoak jarriko dizkio korronteari, helduko den intentsitatea txikiagoa izanik. Horrela gure led bizitza luzeagoa izango du.

Eraikuntza

Kopurua Osagaia
1 Arduino Uno R3
1 LED gorria
1 330 Ω erresistentzia

 

Programa

Ez du behar

Bigarren adibidea: Led bat Arduino programatuz piztu

Programatzen ez da egun batetik bestera ikasten, ulertzen hasi gaitez ordea, pixkana pixkanaka kodea, gero praktikarekin soltura hartuko dugu. Zorionez Arduinok baditu adibide piloa, eta horiek gure plakan frogatu ahal ditugu.

Elektrizitatearen ideia eta zelan jokatzen duen zirkuitu batean nahiko abstraktua da eta hori ulertzea izaten da zailena. Biana guk gida honekin ideia orokor bat izango dugu.

Eraikuntza

Kopurua Osagaia
1 Arduino Uno R3
1 LED gorria
1 330 Ω erresistentzia

Programa

LED bat programa batekin pizteko, plakak jakin behar du LEDa konektatuta duela. Beraz, LED izeneko “int” aldagaia  sortu eta 7. pin digitalean jarriko dugu.

int = zenbaki osoak = -32.768 tik 32.767ra doazen balioak jaso ditzake

LEDa konektatuko dugu pina irteera pina izan behar da, arrazoia seinale elektrikoa platik irtengo dela LEDa elikatu ahal izateko.

 

int LED = 13; //aldagaia ezari  LED aldagaia zenbaki osoa  da eta  13 balioa du, ze konektatuko dugun  pina 13.ena da.

 

void setup () {

pinMode(LED, OUTPUT); // LED izeneko pina irteera bat da (OUTPUT ingelesaz irteera esan nahi du)segun

}

void loop () {

digitalWrite (LED, HIGH); // bidali seinale osoa (5v) LED deitzen den pinera

}

Funtzioak eta balio motak

Funtzio bat programa batean asko erabiltzen den kode zatia da. Kodea irakurterrazagoa eta garbiagoa izatea laguntzen du.

Arduino bere baitan baditu definitutako funtzio asko, egin behar dutena badakitela, eta hauei loturiko balioak.

digitalWrite funtzioarekin, adibidez, Arduinok badaki pin digital batera seinalea bidali behar duela. Orduan esan behar dioguna da: zein pin eta sein seinale maila (parametroak)

digitalWrite (LED, HIGHT); // bidali seinale osoa (5v) LED deitzen den pinera

Funtzio ugari ditu Arduinok, gure gomendioa praktikatzen ikasi, beti denak ez dituzu jakin behar.

Hemen dituzu azalduta: https://www.arduino.cc/reference/en/