Zinema eta telebista eskolen topaketa Donostian egingo dute 2022an

Iturria: zinea.eus

Cilect Zinema eta Telebista Eskolen Nazioarteko Lotura Zentroak aho batez erabaki du 2022ko mundu mailako topaketa Donostian egingo dutela, eta ondorioz, 65 herrialdetako eskola eta unibertsitateetako ordezkariak etorriko dira Gipuzkoako hiriburura. ESCIVI Andoaingo Zinema eta Bideo Eskolaren eta Donostiako Turismo bulegoaren arteko lankidetzaren emaitza da batzarra.

β€œKongresuan parte hartuko duten unibertsitate eta eskolei ideiak trukatzeko baliabideak eskaintza eta ikus-entzunezko sektorearen etorkizuneko irakaskuntza sistemak ulertzen laguntzea da”, adierazi dute ESCIVI eskolako ordezkariek. Hala, Cilet elkartearen batzar orokorrak hartutako erabakiaren arabera, elkarteko kide diren 65 herrialdetako eskolak bilduko dituen batzarra Donostian egingo dute 2022an. Hiru eta bost egun artekoa izango da, eta ESCIVIk eta hiriko turismo bulegoak elkarlanean antolatuko dute.

Hiriak zinemarekin eta ikus-entzunezko industriarekin duen lotura berebiziko aukera da zinemaren eta telebistaren munduko aktoreek elkarlanean jarduteko, eta bileraren oinarrian Ikus-entzunezko Irakaskuntzaren Metodologia Berriak izango dira. Nazioarteko hizlari esanguratsuek hartuko dute parte, eta gaiaren inguruko ikuspuntu ezberdinak partekatuko dituzte, elkarrizketa eta hausnarketa helburu.

Cilect elkarteko kide dira, besteak beste, New Yorkeko Zinemaren Unibertsitatea, Pekingo Zinemaren Akademia, ESCAC, ECAM eta San Antonio de los BaΓ±oseko (Kuba) zinemaren eta Telebistaren Nazioarteko Eskola ospetsua, 65 orotara.

Berri osoa irakurri: https://www.zinea.eus/2020/12/16/cilect-topaketa-2022/

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude