Egun osoa

Jabetza publikoaren eguna

Munduko legedi gehienetan, egile eskubideen iraungitzea urteka egiten da, eta beraz, urtarrilaren 1ean sormen lan ugari jabetza publikoaren baitan geratzen dira. Urtero-urtero, beraz, egun berezi honetan, mundu zabaleko hainbat kantu, nobela, ipuin, film, antzezlan eta abarrek copyright-aren atzaparretatik ihes egiten dute.