Igartubeiti baserri museoko Ars Natura artisten egoitzarako deialdia

Igartubeiti

Igartubeiti baserri museoak Ars Natura erresidentzia artistikoa abiarazi du Barne Begiradak proiektuaren barruan. Proiektu horrek, berrikuntza sozialaren eta praktika artistiko garaikideen bidez, landa-ingurunean bizitzeko moduak aztertzea proposatzen du.

#CAFElhuyarSariak

elhuyar

Martxan da CAF-Elhuyar sariketaren edizio berria. Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea du helburu sariketak. 

II. Arkeologia eguna

Isuntza/Zubiburuko kobazulora bisita gidatua, paleolito garaiko pigmentuen tailerra​ eta hainbat hitzaldia izango ditugu abuztuaren 11n antolatuko den II. Arkeologia egunean.

ETORKISUNEKU: sormen beka deialdia

BadaLab Madalen Kalea, 27,Errenteria,Gipuzkoa

ETORKISUNEKO sormen beka deialdia Dirulaguntzaren helburua da euskaratik, eta euskaraz ere, biziko den hiztun komunitate sortzaile, berdinzale eta justua elikatzeko, gaurtik proposamenak gauzatzen hastea.

Ekoiztu | Ekoizpenerako laguntza deialdia

uharte

Uharte Zentroak Ekoiztu abiarazi du, proiektu artistikoak ekoizteko laguntzen deialdia, zentroak eskaintzen dituen egonaldiak eta baliabideak hobetzeko helburuarekin.

EgonaldiaDeialdia: Artea, Zientzia, Teknologia eta Gizartea

Tabakalera

Euskal artearen testuinguruan, arte-, zientzia-, teknologia- eta gizarte-arloan ikerketa, sorkuntza eta profesionalizazioa bultzatzeko asmoz, Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak egonaldi-programa hau jarri du abian. 

STEAM Euskadi Sariak 2023

innobasque

Sari hauek ikasleen gaitasunak hobetzen edo gai hauetan bokazio eta nahi profesionalak pizten dituzten STEAM hezkuntza ekimenak aitortzen dituzte.

Transferentzia-proiektu esperimentalen deialdia 2024

iLabEuskadi

Beren esperientzia transferitzeko ekintzak egitea bilatzen duten ekimenek edo ekintzak egiteko prozesuan dauden ekimenek proposamenak aurkez ditzakete, ikaskuntza esanguratsuak lortzeko eta transmititzeko helburuarekin.