Energia ona sortzen duten komunitateak

XX. mendearen hasieran, Maria Telkes-ek jada esaten zuen: “Eguzkia energia-iturri bezala erabiliko da lehenago edo beranduago. Zergatik itxaron?”. Emakume honek eguzki-energiaren aprobetxamendua ikertzen jardun zuen pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko – Bere asmakizun ezagunenak etxea berotzeko, itsasoko ura edateko eta eguzki-energiaz janaria prestatzeko egindakoak izan ziren –, argi baitzuen eguzkiaren ahalmen agortezina.

Eguzki-energia agortezintzat jotzen da, hau da, berriztagarritzat; izan ere, energia asko kontsumitzen badugu ere, ez gara gai izango astroak sortzeko gai dena baino gehiago kontsumitzeko.

Hala ere, ez dugu ahaztu behar potentzial hori aprobetxatzeko behar diren ekipoak fabrikatzeko eta instalatzeko material “berriztaezinak” erabiltzen direla; modu masiboan erabiltzen badira, agortu egingo dira naturak birsortzeko gai izan baino lehen. Bai sortze-sistemen fabrikazioan, bai instalazioan, erregai fosiletatik eratorritako energia kontsumitzen da (ekoizpen-prozesuak, garraioa, lur-mugimenduak, zimenduak), eta, horrez gain, beste ingurumen- eta jendarte-inpaktu batzuk eragiten dituzte instalatzen diren ingurunean.

Hori kontuan izanik, eguzki-energia instalatu beharko genuke? Bai, noski, baina ez edonola.

Hori oso argi dute Teruelgo Paisaien aldeko Plataformako kideek, enpresa handiek lur horietan egin nahi dituzten energia berriztagarrien megaproiektu-oldearen aurka borrokatzen dutenek; Salvemos el PerdΓ³n plataforman parte hartzen dutenek, eguzki-energia fotoboltaikoaren makroproiektuak laborantzak (eta horiei lotutako lanak) ezabatuko lituzke eta Nafarroako Erreniega eta Olite mendilerroen artean kokatutako bailaren ingurumena eta ondare natural eta arkitektonikoa suntsituko lituzkete; edo megaproiektu energetikoei erantzuteko elkarri laguntzeko sarearen bidez konektatutako megaproiektu energetikoen aurkako plataformetako ehunka pertsonek.

Eta orduan, sorkuntza berriztagarriaren zer eredu bultzatu behar dugu? nola aprobetxa dezakegu eguzkiaren potentziala?

Zalantzarik gabe, autokontsumoa da trantsizio energetikorako giltzarrietako bat, ez bakarra. Horretarako, elektrizitatea sortzeko eredua aldatu eta jasangarriagoa bihurtu behar da. Hasteko, sorkuntza-instalazioak kontsumo-instalazioetara hurbildu behar dira, egungo ereduak garraio-galera handiak baititu. Autokontsumorako sorkuntza berriztagarriko sistemak diseinatzean, instalaziotik edo instalazioetatik gertu kontsumituko den energia elektrikoa sortzen da. Gainera, eguzki-energia fotoboltaikoaren kasuan, panelak gure etxeetako estalkietan, pisu-eraikinetan, kiroldegietan, eskoletan, osasun-zentroetan… instalatu daitezke, dauden azalerak aprobetxatuz, sorkuntza elektrikorako instalazioentzako azpiegitura berririk eraiki behar izan gabe (zentralak).

Autokontsumorako energia // Iturria: ttps://www.sustainavility.eu/wp-content/uploads/2020/02/AUTOKONTSUMORAKO-EGUZKI-ENERGIA-FOTOVOLTAIKOA.pdf

Baina trantsizio energetikorako funtsezko pieza pertsonak gara, eta, aldaketa sustatzeko ditugun tresna guztien artean, elkartu eta antola gaitezke sortutako energia hori partekatzeko. Gure eraikineko eta gure auzoko pertsonekin, enpresa txikiekin, udalarekin, elkartzea, eta Energia Berriztagarrien Herritarren Komunitatea osatzea. Herritarren Komunitate bat, non modu horizontalean eta autokudeatuta antolatuko garen, ez soilik energia berriztagarria ekoizteko eta kontsumitzeko, baita ere energia-eraginkortasuna bultzatzeko, energia-pobreziari aurre egiteko, energia-zerbitzuak emateko, etab.

ttps://www.sustainavility.eu/wp-content/uploads/2020/02/AUTOKONTSUMORAKO-EGUZKI-ENERGIA-FOTOVOLTAIKOA.pdf

Gure Energia Berriztagarrien Herritarren Komunitatea autokontsumo kolektiborako eguzki-instalazio fotovoltaiko batek sortutako energia partekatzetik has daiteke. Instalazio hori gure auzoko edo herriko kiroldegian, gizarte-etxean, eskolan edota autonomia-erkidegoan egon daiteke. Nahiz eta hori emango ditugun urratsen artean lehena baino ez den izango, gehiago izatean eta elkarrekin lanean, nahi dugun trantsizio energetikoa bultzatzen jarraituko dugu, trantsizio justu, demokratiko eta iraunkorra lortzeko.

Esther MuΓ±oz Alonso (Mugarik Gabeko Ingenieritza)

Eva Perez-Pons Andrade, Itzulpena (Mugarik Gabeko Ingenieritza)

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude