Sexualitatea: Aholkularitza Zerbitzu Publikoak zalantzak argitzeko
Zientzia hezigarria izateaz gain, dibertigarria ere izan daiteke. Hori delaeta zientziaren aldeko interesa pizteko esperimentu errazak eta entretenigarriak egingo ditugu, zuk gero, zure kabuz errepika ditzakezunak.
Arte makina
Artelanak ez dira hitzetan itzulgarriak, ez guztiz behintzat. Baina haien bidez gure gizartearen baitan dauden mekanismo ugari ulertu ditzazkegu. ‘Nik ez dut arteaz ulertzen’ esaldiari desafioa egitea interesatzen zaigu, guztion ezagutzak kabitzen diren espazio bat eraikitzeko. Jar dezagun makina lanean.
INDARKERIA MATXISTAREN AURREAN LIGOTEO OSASUNTSUA
Musikak gure nortasuna eraikitzen laguntzen du, bai eta talde sozialaren barruan leku bat esleitzen ere…
INDARKERIA MATXISTAREN AURREAN LIGOTEO OSASUNTSUA
Musikak gure nortasuna eraikitzen laguntzen du, bai eta talde sozialaren barruan leku bat esleitzen ere…
INDARKERIA MATXISTAREN AURREAN LIGOTEO OSASUNTSUA
Musikak gure nortasuna eraikitzen laguntzen du, bai eta talde sozialaren barruan leku bat esleitzen ere…
BIKO-TEKA
BIKO-TEKA liburu grafikoen alderdi literarioa eta irudizkoa lantzen dira, diseinu bera ere bai. Bikoteek proiektu bat sortzeko aukera dute eta gidariak proiektuen eraikuntza horretan bidalegun izaten dituzte. Proiektu beraren sormen-lanaz gain, hamaika ariketa egingo dituzte arte-diziplina ugari uztartuz.
Ahotsa pieza esperimentaleko konposizioetan | IBONrg
Horretarako, musikaren osagaien inguruko oinarrizko kontzeptu batzuk aurkeztuko dira, bereziki ahotsari dagozkionak, eta baita teknika eta teknologiaren inguruko zenbait ezagutza pieza batzuk gauzatzeko.
Izatearen edo izaten ez uztearen pribilegioa
Mutrikuko Udaleko Feminismo Arloaren eta EMA elkartearen arteko elkarlanari esker, Izatearen edo izaten ez uztearen pribilegioa izeneko tailerra emango dute urtarrilaren 15ean, Mutrikuko Zabiel kultur etxean. 18:00etatik aurrera, Raizes kolektiboko kideek arrazismoaz, pribilegioez eta deskolonializaziori buruz hitz egingo dute.
3D Inprimaketa giza erronkei aurre egiteko
Ordenagailuaren aurrean jarrita, adibide moduan eta pausoz pauso, interneten 3D diseinu partekatzen diren biltegi batetik diseinu bat bilatu eta deskargatuko dugu. Diseinu honekin, software bat erabiliko dugu fabrikatu aurretik, kontutan hartu behar diren parametro ezberdinak ikusteko eta nola konfiguratzen diren jakiteko.
Harremanak/pribatutasuna sarean II
Bigarren saio honetan alde teknikoa landuko dugu. Modu praktikoan ikusiko dugu zer diren aztarna digitalak, ze arrastro uzten dugun interneten gabiltzanean.
Ze motatako proiektu sozialak daude 3D inprimaketaren inguruan?
Giza erronkei aurre egiten duten proiektu ezberdinetaz hitz egingo dugu. Adibidez, pasadan konfinamenduan 3D inprimaketaz baliatuz koronabirusa aurre egiteko sortu zen herritar mugimendua, “enable the future” proiektu soziala eta beste proiektu ezberdinak partekatu eta ikusgai jarriko ditugu
OBS: instalazioa eta programaren dohiketa
Tailer honetan interneten zuzeneko emisioak eta grabazioak egiteko software librean oinarritutako OBS programaren instalazioa eta erabilera ikasiko ditugu. Hasteko programaren instalazioa ikusiko dugu eta jarraian programa berak eskeintzen dituen erremintak aztertuko ditugu.
Harremanak/pribatutasuna sarean I
Sare sozialetan ematen diren harremanak eta erlazio afektibo-sexualei gainean ibiliko gara. Arriskuak gutxitzeko baliabideak planteatuko ditugu.
Errealitate handituko filtroak sare sozialetan
Blender (3Dan diseinatzeko softwarea librea) eta errealitate handitua erabilita, sare sozialean sorkuntza aukerak aztertu eta esperimentuak egingo ditugu, gure pribatutasun biometrikoaren mugen inguruan hausnartzen dugun heinean.
3D Inprimaketa giza erronkei aurre egiteko
Orain arte asko hitz egin da 3D inprimaketaren potentzialaz baina….zer egin dezaket 3D inprimaketarekin? ze motatako gauzak egin dezaket eta zeintzuk ez? Nola hasi dezaket 3D inprimaketaren inguruan lan egiten? Makina bat erosi nahi badut…
Bideo-joko iruzkin idazketa lantegia
Tailer honetan bideo-joko baten iruzkin edo reviewa nola idazten irakatsiko dizuegu. Hasteko, bideo-jokoetan espezializatutako euskarazko kazetaritzaren egoera aurkeztuko dugu. Ondoren, iruzkin baten oinarrizko elementuak aztertuko ditugu, bai testuaren egitura, baliabide multimediak eta genero ikuspegia. Bukatzeko, Game Erauntsiko webgunean iruzkinak nola argitaratu azalduko dugu.
Ziberbullying-aren inguruko hausnarketa bat
Tailer honetan ziberbullyingaz arituko gara; noiz eta nola gauzatzen den, zer rol hartzen dugun guk eta zer rol izan dezakegun. Horretarako, testu batetik abiatuta, teknologia berriekin dugun harremana eta era honetako egoerak errazteko izan dezaketen boterea edo botere eza aztertuko dugu.
Cansat Txapelketa
STEM Planetak Nafarroako eskualde fasea antolatzen du eta aurreko urteetan bezala, EAEko taldeak ere hartuko ditu. ESERO (Granada) da ekimenaren estatuko antolatzailearen eta euren web orriaren bidez eman behar da izena:
Ilustrazio zientifiko lantegia
Arte ederretako teknikez baliatuz, ilustrazio zientifikoa jorratzeko oinarrizko kontzeptuak landuko dira, dena aparteko giro eta lekuan. Marraztea eta natura erretratatzea gustuko badituzu, ederki gozatuko duzu ikastaro honekin. Hurbildu zaitez ilustrazio zientifikora!
Kartelgintza lantegia
#BilboZaharra | Bilbo Zaharreko Kultur Etxeak, haren parte diren eragile eta kolektiboekin batera, abenduaren 12tik 20ra Kultur Astea antolatuko du.
Horren baitan, guk komunikazio tailerra egingo dugu gaitasun teknikoak landu eta partekatzeko asmoz.
(online) Topaketak: “Kultura eta sormen proiektuak parte hartzea txertatuz garatzeko, zer hartu kontuan? Oinarrizko zenbait gako. Topaketak prestakuntza programa”
Gaur, inoiz baino gehiago, beharrezkoa zaigu kultur proiektuak sormenetik eta pertsona, erakunde eta eragileen arteko loturak bilatzetik sustatzea.
Udategien sorkuntza
Geure eskuekin, eraikinen barnealdeetan landareak landatzeko espazio autonomoak eraikitzeko prototipo bat sortzea, hiria berroneratzeko tresna gisa barne-arkitekturarekin esperimentatzeko.
Podcast feminista tailerra
Zer da podcast bat? Nolako podcast motak daude? Nola sortu ahal dugu soinu kontakizun istorio bat gure proiektuarentzat?
Sare sozial digitalak parekidetasunetik aztertzen
Parte hartzaileen zalantza, beldur, ezjakintasun eta beharrez erreparatuz eta elkarbanatuz, gaur egun sare sozial digitalek nerabeen zein helduen harremanetan nola eragiten duten hausnartuko dute tailerrean. “Hausnarketa horretatik, eragin horrekin batera datozen jazarpen eta indarkerien identifikaziotik, hauen prebentziorako baliabideen lanketa bilatuko da”.
STEAM ekimenak garatzeko ikaskuntza-testuinguru errealak
“Forensic Science”, Colegio Gaztelueta .
Imanol Goyarrola
“Las colillas de tabaco ni son semillas ni se esFUMAN”, C.F. Somorrostro .
Juan Lorenzo
Ekofeminismoaren inguruan mintegia
Zer da ekofeminismoa? Zein dira bere gako teorikoak eta zein korronte ezberdin daude? Galdera horiei erantzuteko, eta beste hainbat alderditan sakontzeko, Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak, Emakumeen Etxearen Ekofeminismo Batzordearen bidez, Yayo Herrero antropologo eta aktibista ekofeministak zuzendutako mintegi bat antolatu du.
Espiritu ekintzailetza STEAM proiektuen bidez
“Neuronak Martxan” Ikastola Artxandape .
Amaia Landajo
“Elkar Maker”, Ikastolen Elkartea , Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (Mondragon Uniberstitatea).
Erramun Martiarena
Aditu gonbidatua:
Jose Mª Luzarraga, Cofounder LEINN & Mondragon Team Academy – ASHOKA fellow.
Ahots Baten sormen egonaldia
Abenduaren 28an eta 29an gauzatuko da aurtengo Ahots Baten. Pandemia tarteko, lauzpabost eguneko egonaldia bi saiotan egingo dugu; Azpeitiko Dinamoa sormen gunean elkartuko gara.
NO ESTAMOS SOLAS. Giza eskubideen defendatzaile diren Erdialdeko Amerikako emakumeei buruzko zine-foro dokumentala.
Laborategiak herritar berrikuntzarako bide gisa
Laborategiak, fablabak, laborategi hiritarrak, sorkuntza eta berrikuntza guneak eta antzeko egiturak sortzen dituzten proiektu eta espazioak gero eta ohikoagoak dira gure inguruan. Litekeena da etorkizun hurbilean esperimentatzeko, ikasteko eta sortzeko espazioen ezaugarriak konbinatzen dituzten gune hibrido horietako asko ohikoak izatea hainbat arlotan, hala nola hezkuntzan, berrikuntzan, esku-hartze sozialean edo kultura eta sorkuntzan. Horregatik, gaur egun izaera publiko, pribatu edo mixtoa duten hauetako zenbait proiekturekin espazio berritzaile hauen logika eta funtzionamenduari buruz hausnartzeko topagunea izan nahi du aurtengo Eginzaleak topaketak.
Eginzaleak! Aurkezpenak
Proiektuen aurkezpen hau Tabakaleran eta Medialaben urtean zehar egindako lana ezagutzeko eta ospatzeko unea da. Asko dira herritarren ekimenari esker abian jarritako eta elkarlanaren garatutako ekimenak. Ekitaldi honetan, egitea elementu eraldatzaile gisa ulertzeko modu desberdinak erakusten dituzten lau proiektu aurkeztuko dira.
Ikerketa metodologia feministetarantz aurrera egitea
Ikuspegi feminista GRAL eta MAL ikerketetan? Genero-ikuspegia aplikatzeko beharra oraindik zabaldu ez denean, proposamen sakonagoa sartzeko erronkari aurre egin behar diogu: jendarte-eraldaketarako GRAL/MAL ikerketa-prozesuetan ikuspegi feminista txertatzearen garrantzia helaraztea. Eta erronka horretan gaude!
Durangoko Azoka #IkasleGoiza
Ikasleentzat egitarau berezia Durangoko Azokaren baitan
Jabetza publikoaren eguna
Munduko legedi gehienetan, egile eskubideen iraungitzea urteka egiten da, eta beraz, urtarrilaren 1ean sormen lan ugari jabetza publikoaren baitan geratzen dira. Urtero-urtero, beraz, egun berezi honetan, mundu zabaleko hainbat kantu, nobela, ipuin, film, antzezlan eta abarrek copyright-aren atzaparretatik ihes egiten dute.
“Transbiotica Bilbao – Sorkuntza Kolektiborako Gailua (SKG)”
kultura-praktiken, diseinuaren, arkitekturaren, zientziaren eta teknologien (gogor eta bigunen) arteko ikerketa-ekintzarako proiektu bat da, non trans-a eta biotikoa aplikatzen baitira komunitate-bizitzarako ditugun ingurunetan eta sistemetan.
Europako I. Womens Legacy – Emakumeen Emaria Foroa
Kultura-ondarea genero-ikuspegitik komunikatzeko eta interpretatzeko Europako esperientziak erakutsiko dira, eta hurrengo hilabeteetan elkarrekin lan egingo da, jardunbide egokien Liburu Zurian amaituko dena.
Imaginautak
Imaginautak proiektua komunitate bat sortzeko helburuarekin hasi bazen ere, poliki-poliki topaketa bilakatu egin da. Imaginautak proiektua komunitate bat sortzeko helburuarekin hasi zen, baina poliki-poliki ekitaldi bezala lerrokatu da. Artista askok parte-hartu dute Imaginautak ekimenean.
Bestelako argiak Jaialdia 2020
Ziudadelak Otras Luces-Bestelako argiak V. Jaialdia hartuko du abenduaren 18tik urtarrilaren 10era. Bideoarte-proiekzioak (17:30 – 20:30), familiarteko sormen-lantegiak (11:30 – 13:00 / 17:30 – 19:30), arte-erakusketak (17:30 – 20:30) eta performance artistikoa (18:30, 19:00 eta 19:30). Jaialdiak doako sarrera izango du aldez aurretik izena eman behar duten tailerretan izan ezik, 010 telefonoaren bidez. Jaialdi honen programazioaren xehetasunak eta helburua: gogoeta, gozamena jolasa eta emozioak piztea, argia ardatz duten bideosorkuntza eta ikus-entzunezko artearen bidez.
Jabetza publikoaren eguna
Munduko legedi gehienetan, egile eskubideen iraungitzea urteka egiten da, eta beraz, urtarrilaren 1ean sormen lan ugari jabetza publikoaren baitan geratzen dira. Urtero-urtero, beraz, egun berezi honetan, mundu zabaleko hainbat kantu, nobela, ipuin, film, antzezlan eta abarrek copyright-aren atzaparretatik ihes egiten dute.
Gazteentzako neguko teknologia laborategia
Kaixo! gabon berezi hauetan plan ezberdina proposatu nahi dizugu, esplorazio eta esperimentazio laborategi batean parte hartzea. Bertan internet eta digitalizazioarekin harremana duten gai ezberdinak modu irekian landuko ditugun. Helburuak ikastea eta ondo pasatzea direlarik.
“Pribilegio zuriak” feminismotik aztertzeko tailerra
Oraingoan arrazakeria aztertzeko tailerra antolatu dugu Red de Mujeres Racializadas de EH taldearekin batera
Ahots Baten sormen egonaldia
Abenduaren 28an eta 29an gauzatuko da aurtengo Ahots Baten. Pandemia tarteko, lauzpabost eguneko egonaldia bi saiotan egingo dugu; Azpeitiko Dinamoa sormen gunean elkartuko gara.
Imaginautak adimen sortzaileen topaketa
Datorren abenduaren 21ean, arratsaldeko 18:00tan, Imaginautak jaialdiaren edizio berria izango da Bilborock-en. Oraingo honetan ere arlo desberdinetako artistek hartuko dute parte. Sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte.
Imaginautak
Datorren abenduaren 21ean, arratsaldeko 18:00tan, Imaginautak jaialdiaren edizio berria izango da Bilborock-en. Oraingo honetan ere arlo desberdinetako artistek hartuko dute parte. Sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte.
Sormene, sorkuntzen Galdakaoko plaza
Euskarazko kultur adierazpideak aintzat hartuko ditu: literatura, musika, bertsolaritza, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak…
Feministaldia 2020 #kutsatu
Teknologiaren eremuan, hausnarketa sakonak oso interesgarriak dira benetan behar eta egin nahi dugun teknologietan pentsatzeko.
HDEH2020. Tresnak sortzen ditugu, tresnek sortzen gaituzte.
Teknologia digitalek paradigma aldaketa ekarri dute jakintza esparru eta lan diziplina ezberdinetara, eta baita ere eragile sozial eta kulturaletara ere…
Truke azoka Baztanen
Baztango Gazte Asanbladak bigarren eskuko arropa eta objektuen truke azoka antolatu du abendurako. Ortziraletan gaztetxean bildutakoak plazaratuko dituzte, behar duenak hartzeko aukera izan dezan.
Sorginenea: Sarea Josten. Emakume migratu eta arrazializatuen TOPAKETA
Emakume migratu eta arrazializatuen topaketa
Euskarabildua #datuenizurritea
Egungo egoera abiapuntutzat hartuta, aurtengo Euskarabildua jardunaldiak bi gai uztartuko ditu: pandemiak eragindako egoera eta horren aurrean teknologia burujabetzak egin ditzakeen ekarpenak.
CAF-Elhuyar sariak 2021. Edizio hau berrikuntza batekin dator: bi sorkuntza-beka emango dira.
CAF-Elhuyar sarien helburuak dira zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza, eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea.
Getxophoto 2021 (“Partekatu”): Deialdi irekia
Deialdi honek mundu osoko artista bisualei beren lana Jaialdiaren hurrengo edizioan (2021eko irailean) erakusteko aukera eskaintzen die. Partekatu izango da 15. edizioan jorratuko den gaia.
Mendi Film Bizkaia Ternua Beka
Bekaren xedea Mendiko Kulturari buruzko filmagintza sustatzea da, Euskal Autonomia Erkidegoan eta bereziki Bizkaian, hasi kostaldetik eta euskararen lurraldeko gailurrik garaienetaraino. Deialdia 2020ko abenduaren 14an zabaldu eta 2021eko otsailaren 8an itxiko da.
Elhuyar zientzia azoka
Elhuyar Zientzia Azoka online izango da 2021ean: ikertzaileekin harremana, proiektuen txostenak eta bideoak baloratzea, eta ebaluatzaileek taldekin izango duten harremana.
Batera 2020-21. Kultur proiektuak elkarrekin deialdia
Batera, kultur proiektuak elkarrekin diru-laguntzaren hirugarren deialdia abian jarri du Oihaneder Euskararen Etxeak. Gazteen artean euskaraz garatuko diren kultur-proiektuak sustatzea du helburu deialdi honek. Euskal Herriko 16-30 urte bitarteko edozein gazte euskaldunei zuzenduta dago.
Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan
Proiektu hau Ane Lekuonak, Itziar Gutierrezek eta Iñigo Gómez Egiluzek komisariatu dute KOMISARIO BERRIAK programaren esparruan.
Olafur Eliasson. Bizitza errealean
Eliassonen jarduna artelanaz, erakusketaz eta esku-hartze publikoaz harago doa, eta proiektu arkitektonikoak ere hartzen ditu barnean. Eliasson ziur dago arteak oso eragin handia duela museoaz haraindiko munduan.
‘Ertibil Bizkaia’ ikus-arteen erakusketa ibiltarian parte hartzeko deialdia
Deialdi honen helburua da 2021eko deialdirako «Ertibil-Bizkaia» Ikus-arteen Erakusketa Ibiltarirako obrak aukeratzea eta sariak ematea; honako modalitate hauek sartzen dira deialdian: pintura, eskultura, grabatua, argazkigintza eta DVD-bideoa.
“Lemoiz Gelditu” eta paisaiaren formak
Asmo kritiko nabarmenarekin pentsatua, konposizioak hirurogeita hamarreko hamarkadako euskal artea eraldatu zuen hizkuntza figuratibora garamatza, erreferente soziokultural garaikideak txertatuz
“Gazte Artea Ezkerraldean 2020” erakusketa
Ezkerraldeko 4 udalerriek, Barakaldok, Sestaok, Portugaletek eta Santurtzik, eta Bizkaiko Foru Aldundiak bat egin dute berriro Gazte Artea Ezkerraldean ekimenarekin. Proposamen artistiko horrek lau udalerrietako artista gazteak sustatu eta ikusarazi nahi ditu. Programaren zortzigarren edizioa da hau, eta oraingoan, Barakaldo da udalerri anfitrioia.
“Espacio públic(itari)o”, Mario Paniegoren erakusketa
Erakusketa-lan honek publizitateak gure bizitzan eta, bereziki, eremu publikoan izan duen gorakadaren azterketa proposatzen du. Artistak azaltzen duenez, proiektu hau garatzeko interesa sortu zitzaion «ikustean azken urteetan Bilbon nola ugaritu den publizitatea espazio publikoetan eta nola, aldiz, munduko beste hiri batzuetan murriztuz joan den, herri-ekimenei eta udal-arautegiei esker». Zentzu horretan, Espacio públic(itari)o proiektuak munduko hiri batzuk hartzen ditu aztergai, eremu publikoan publizitate-erabilera hori murriztu baitute eta ikusgarritasuna eman baitiote gai honen inguruan lan egiten duten nazioarteko kolektibo eta artista batzuen jarduera artistikoari eta aktibistari, herritarren artean hausnarketa sortzeko helburuarekin: beharrezkoa al da publizitatea eremu publikoan?
“Emakumeen ekarpenak Eibarko industrian” erakusketa (aurrez aurrekoa eta birtuala)
“Emakumeen ekarpenak Eibarko industrian” erakusketaren bideoa aurkezten dizuegu; 2020ko martxoaren 13an aurkeztu behar zen erakusketa, eta “Emakumerik gabe, Eibar, ez litzateke gaur egungoa izango. Emakumeen aztarnak Eibarko industrializazio prosezuan” liburuan zegoen oinarritua, Savina Lafitak, Luz Maceira Ochoak eta Zaida Fernández Pérezek idatzia.
Buah Txabal!
Garikoitz Kortabitarte, gatxizenez “Beti”, hogei urte bueltako gazte bat da. Bere gatxizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan herrira atera da parrandara eta trajedia bat gertatu zaio: mugikorra galdu du. Zergatik da, ordea, mugikorra galtzea halako trajedia?
Zin Ex. Abstrakziotik algoritmora
Mende bat baino gehiago duen zinema esperimentalaren ibilbidea berrikusten badugu, ohartuko gara zinemaren konbentzioei gogorki aurre egin diela. Istorioak kontatzetik harago joateko, zinema zuzendariek eta artistek beren euskarriaren baldintza materialak aztertu egin dituzte, esaterako, argia, mugimendua eta zeluloidea, eta, telebista eta bideoa heldu zirenetik, baita seinale elektronikoak ere. Gailu teknikoekiko harremanak (kamerak zein ordenagailuak) sormen-prozesua goitik behera aldatu zuen eta ate berri bat ireki zien bizi garen mundua islatzen jarraitzeko aukerei.