haritu, hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Zinea eta Teknologia egonaldi-deialdia

urria, 15 - azaroa, 15

Deialdi honen helburua teknologiak eta irudia uztartuko dituen proiektu artistiko bat garatzeko egonaldi bat eskaintzea da. Proiektu hau Banco Sabadell fundazioak Medialab-en babesten duen Zinema eta teknologia lan ildoaren baitan gauzatuko da eta aurkezten den proposamenak lan ildo horrekin bat egin beharko du bere oinarrian. Deialdiak arreta berezia du honako gaien inguruan eta euretatik eratorritako proiektuetan: ikus-entzunezko esperientziak, zinearen irudi eta soinuak teknologia berriekin  uztartzea, zinearen teknologia analogiko eta digitalak, errealitate birtualaren garapena, inteligentzia artifizialaren aplikazioa irudian, errealitate digital garaikidea edo teknologia berriekin lotutako narratiba zinematografikoak, besteak beste.

Deialdian parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoan (hemendik aurrera EAE) bizi diren artista, sortzaile edo eragile kulturalek, bai eta Estatukoek eta nazioartekoek ere. Aurkeztutako proiektu guztietatik proposamen bakarra aukeratuko da.

Egonaldiak lau eta zortzi aste arteko iraupena izango du eta 2021ko azarotik aurrera  gauzatuko da.

 

https://www.tabakalera.eus/sites/default/files/convocatorias/2021/20211015_zinea_eta_teknologia_deialdia-_eu.pdf

Xehetasunak

Hasiera:
urria, 15
Amiera:
azaroa, 15
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
, ,
https://www.tabakalera.eus/eu/zinea-eta-teknologia-egonaldi-deialdia

Egoitza

Tabakalera

Antolatzailea

tabakalera

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude