haritu, hezkuntza digital kritikoa sustatzeko kultura eta teknologia laborategia da.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Zientzia eta teknologiarekin trasteatzen

otsaila, 17 // 09:00 - 14:00

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Zientzia eta teknologiarekin trasteatzen’ aurrez aurreko ikastaroa. Kurtsoa Deusto LearningLabeko teknikariek emango dute. Hauek Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko jakintza-alor anitzeko taldea da, ingeniari, pedagogo eta psikologoz osatua. Lan-taldearen helburu nagusia STEM arloen (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika siglak ingelesez) ikaskuntza berritzea eta hobetzea da. Garatzen dituzten proiektu guztiak ikerkuntzan eta eraberritzean oinarrituak daude, sortutako ezagutza heziketa-eremura transferitzea helburu izanda.

Programa honen helburu nagusia pentsamendu konputazionalaren garapenerako aurki ditzakegun baliabide anitzen ezaguera da, baita zientzia eta teknologiaren gazteen arteko erabilera egokiaren sustatze eta bultzatzea, bereziki gune akademikoetatik at.

Helburuak

  • IKT gaitasunak eta gaitasun zientifikoak garatzea.
  • Pentsamendu konputazionalaren inguruko dinamizazio kulturala sustatzea.
  • Pentsamendu konputazionalarekin erlazionaturiko baliabideak ezagutaraztea, besteak beste, logika, problemen ebazpena edota espiritu kritikoa.
  • Gazteekin hartu-emana ahalbidetzen duten erreminta teknologikoak ezagutu eta erabili, edozein gairen inguruko hausnarketa gamifikatuz.
  • Gazteen artean ikerketa, ikasketa, hausnarketa eta gertakari zientifikoen inguruko eztabaidak sustatu.
  • Datu zientifikoek eta proiektu oso bat aurrera eramateko beharrezkoa den ikerketak daukaten garrantzia ulertu.

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude