Izan al gaitezke gizakiak sortzaile (edo artista) AA erabiltzean?

Lantegi honetan Adimen Artifizialak arte, diseinu edota sorkuntza lanak egiteko izan dezakeen ahalmena esploratuko dugu, horrelako sistemekin elkarlanean edo lehian gabiltzan, edo besterik gabe erabiltzen ote ditugun argi ez dugula onartuz, betiere.

4€

Inprimatutako zinema

Tabakalera

Lantegi honetan software aske, fabrikazio digital eta ehungintzako zenbait estanpazio tresna eta tekniketara hurbilduko gara 16mm-ko pelikularentzako euskarri alternatibo baten bila.

Ezinezko Estazio Metereologikoa // open-weather

Getxoko estazio meteorologikora bisitak egingo dituzte, handik igarotzen diren satelite meteorologikoen seinaleen zain. Zer egin seinalearekin hiritar bezala? Open Weather Komunitatearen lana ezagutuko dugu eta euren ikuspuntu teknofeminista gai honen inguruan.

Jokoteknia jardunaldien liburuxkaren aurkezpena

Azkue Fundazioa

Azkue Fundazioak eta Game Erauntsia Elkarteak bideojokoei buruzko euskara hutsezko liburua argitaratu berri dute. Bi argitaratzaileok Bilbon antolatzen duten Jokoteknia, Euskal Bideojokoen Jardunaldien 2018ko, 2019ko eta 2020ko edizioen hitzaldien idatzizko bilduma da.

Teknologiak ikaskuntzan duen eragina aztertzeko gakoak

Teknologiak ikaskuntza-prozesuan duen eraginaren ebidentzia batzuk aztertu ahal izango ditugu. Nola eragiten dio irakurketari pantailen erabilerak? Nola mantendu interesa ikus-entzunezko elementuz gainezka dagoen ikasle batengan? Nola eragiten dio egungo azkartasunak eta berehalakotasunak prozesu pedagogikoari?

MoodleMoot Euskadi

Teknologiarekin eta hezkuntzarekin lotutako alderdiak lantzen dituen urteroko topaketa

25€

IEB2022. Informatikari Euskaldunen XII. Bilkura: Adimen Artifiziala.

UEU

Gaiak ertz ugari dauzka eta bilkura gune egokia izan daiteke horiek erakutsi eta eztabaidatzeko: Adimen Artifizialaren garapena eta egungo erronkak, erakundeen eta industriaren estrategiak eta aplikazio nabarmenenak, hezkuntzan eta ingurugiroan dauzkan inplikazioak, algoritmoen etika, datuen pribatutasuna eta beste hainbat.

Igartubeiti baserri museoko Ars Natura artisten egoitzarako deialdia

Igartubeiti

Igartubeiti baserri museoak Ars Natura erresidentzia artistikoa abiarazi du Barne Begiradak proiektuaren barruan. Proiektu horrek, berrikuntza sozialaren eta praktika artistiko garaikideen bidez, landa-ingurunean bizitzeko moduak aztertzea proposatzen du.

Jabetza publikoaren eguna

Munduko legedi gehienetan, egile eskubideen iraungitzea urteka egiten da, eta beraz, urtarrilaren 1ean sormen lan ugari jabetza publikoaren baitan geratzen dira. Urtero-urtero, beraz, egun berezi honetan, mundu zabaleko hainbat kantu, nobela, ipuin, film, antzezlan eta abarrek copyright-aren atzaparretatik ihes egiten dute.

Eskoletako Urmaelen Sarea

aranzadi

Eskoletako Urmaelen Sarea eskola inguruan urmaela edo putzua duten eta eremu hori erabilera didaktikorako erabiltzen duten Euskal Herriko ikastetxeen sarea da. Bere helburu nagusia eskola horien arteko lotura sustatzea eta esperientziak partekatzeko aukera ematea da.

#CAFElhuyarSariak

elhuyar

Martxan da CAF-Elhuyar sariketaren edizio berria. Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea du helburu sariketak. 

Horkonpon

Tabakalera

HorKonpon egunerokoan erabiltzen dugun hainbat tresna konpontzea eta berrerabiltzea ardatz hartzen duen tailer irekia da

Atlas. Forma soilekin irudiak eraikiz

Tabakalera

Kurtsoaren oinarri nagusia koloretako paper zatiak izango dira. Paperezko edo kartulinazko forma simpleetatik abiatuta irudiak sortuko ditugu.

Metamapa lantegia: Ikusezina ikusten

Tabakalera

#IkusezinaIkusten topaketaren esparruan, hainbat fenomeno ikusezin bistaratzearekin lotutako ikerketarekin eta aktibismoarekin ari diren pertsonen lana identifikatzea helburu duen lantegia eskainiko da.

Bringing light to nanoescale

Gazteen garapen intelektuala eta pertsonala bultzatzeko, baita beren jakin-mina pizteko ere, lehen mailako espezialistek emango dituzten 5 hitzaldiz osatutako diziplina anitzeko programa da hau.

Garai digitalaren ondorio pskikoak

SanTelmo museoa Donostia

Zalantzarik gabe, gure garaian, Internet eta sare sozialak funtsezko tresna dira eguneroko bizitza arintzeko, trukeak errazteko eta gure ezagutzak areagotzeko.

Espazio espezieak

Durangoko liburutegia

George Perec-en Espazio espezieak liburua hartuko dugu oinarritzat espazioen eraikuntzaren inguruan esperimentatzeko leku bat hasteko. Material, eskala eta teknika desberdinekin jolastuko gara liburutegian espazio berriak sortzeko.

Horkonpon

Tabakalera

HorKonpon egunerokoan erabiltzen dugun hainbat tresna konpontzea eta berrerabiltzea ardatz hartzen duen tailer irekia da

Sendabelarren destilazio tailerra

Tailerrean sendabelarrak jasoko dira eta alanbikean destilatzen irakatsiko da, Oihane Lekunberri Biezko baserriaren laguntzarekin.

II. Arkeologia eguna

Isuntza/Zubiburuko kobazulora bisita gidatua, paleolito garaiko pigmentuen tailerra​ eta hainbat hitzaldia izango ditugu abuztuaren 11n antolatuko den II. Arkeologia egunean.

ETORKISUNEKU: sormen beka deialdia

BadaLab Madalen Kalea, 27,Errenteria,Gipuzkoa

ETORKISUNEKO sormen beka deialdia Dirulaguntzaren helburua da euskaratik, eta euskaraz ere, biziko den hiztun komunitate sortzaile, berdinzale eta justua elikatzeko, gaurtik proposamenak gauzatzen hastea.

#euskarabildua #12 #UtopiatikEgunekora

Modu burujabean kudeatu ezin den teknologiak norberaren koherentzia mehatxatu dezake, komunitatearen ekarpenei ateak itxi, hizkuntza txikienei hegoak moztu eta ingurumena zaintzeko ahaleginak zapuztu.

Bziber egitasmoa: TikTok eta Euskara

kabia

Azkue Fundazioak eta Euskaltzaleen topaguneak antolaturiko Bziber tik-tok lehiaketaren gainean Mondragon Unibertsitateak egindako ikerketa ezagutuko dugu

Noiz eta nola eman behar diegu nerabeei lehen mugikorra?

kabia

Noiz eta nola eman behar diegu nerabeei lehen mugikorra? Galdera honek erantzun zuzenik ez badu ere, gure etxeetako ingurune digitala ahalik eta errespetuzkoena, hezitzaileena eta pedaogikoena izan dadin gida bat egitea beharrezko jo dugu.