Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Zenbat kutsatzen du like ❤️ batek? Mundu osorako Internet jasangarrirantz

2021-10-28

Garai oso berezia bizi dugu gaur egun, antropozenoaren aroa, gizakiak Lurran daukan eraginaren aroa, alegia. Aro hau, gainera, gizadiak inoiz aurre egin behar izan dion erronkarik handienetakoak markatzen du: larrialdi klimatikoa.

Frutak plastikoz inguratuta ikusten ditugu supermerkatuan, eta asaldatu egiten gara -arrazoi osoz-. Ordea, sarean segunduro mugitzen ditugun miloika datuek duten eragin ekologikoa ez dugu ikusi ere egiten. XXI. mendeko teknologiak abiadura ezin azkarragoan ari dira garatzen eta gure bizitzako eremu guztiak digitalizatzen ari gara jasangarriak ote diren kontuan hartu gabe.

Atzeraezineko aldaketa klimatiko eta muturreko desberdintasun sozialen garai honetan, azpiegitura teknologikoek duten eraginaz hausnartu nahi dugu aurtengo Euskarabilduan. Munduaren amaiera distopikoetatik harago, etorkizun posible desiragarriak aztertzen saiatuko gara: Hodeiaren azpian ezkutatzen den kontrsumo neurrigabeaz eta horien gaineko alternatibez.

Spideralex · Donestech

Ponentzia: Por qué Sillicon Valley no nos salvará del cambio climático

Spideralex-ek ziberfeminista eta teknologia libre eta iraunkorren maitalea bezala aurkezten du bere burua. Teknologia burujabetzaren arloan dauden ekimenen inguruko bi liburu idatzi ditu (Sobetc1, Sobtec2) eta etorkizun utopiko eta feministen inguruko tailerrak antolatzen ditu. Generoaren eta teknologien arteko harremana aztertzen duen Donestech kolektiboaren sortzailea da.

gehiago +


March · Momentánea Ciberfeministas Guatemala

Ponentzia: Momentánea… ¿estás ahí? una reflexión personal sobre el tiempo y los recursos

Momentanea mundu teknologikoaren, ingurumenaren eta “hego global” zonaldeko lurraldeen arteko harremanaren gaineko kezka pertsonal batetik sortzen da eta teknologiekin sortzen dugun denbora- eta espazio-harremana zalantzan jartzeko beharra mahai gainera eramaten du. Konektatuta egotearen esanahiaz berriz jabetzea; izan ere, nahiz eta gaur egungo teknologiek lurraldeetan eragin handiak izan, erru sentimendurik gabe eta pozez bizi nahi dugu, lurralde testuinguruei eta horien gaineko eraginei buruzko ezagutzatik.

gehiago +


Kris De Decker · Low-tech Magazine

Ponentzia: How (not) to build a solar powered internet

Internetek gizartea desmaterializatu eta energia erabilera gutxituko zuela esan ziguten. Aurreproiektu honen kontra, energia kontsumitzaile handi eta azkarra bihurtu da. Energia berriztagarria irtenbidearen parte izan daiteke, baina energia gero eta handiagoa den erabilerarako bidea ere zuzendu behar da.

gehiago +


Beñat Irasuegi · Talaios, TEKS

Ponentzia: Euskal Herria Solar Punk

gehiago +


Iratxe Acha · Fair Phone

Ponentzia: Kasu praktikoa: Fairphone

Fairphone enpresa holandar bat da, bidezkoagoa den industria elektronikorako mugimendua eraikitzen ari dena.

Fairphone-en bokazioa zera da: justizia handiagorantz lan egiteko beharrari buruzko sentsibilizazioa areagotzea, bere ekintzarekin eredu izatea, eta enpresa gehiagok bere urratsak jarrai ditzaten lortzea. Bide horretan dituen zailtasunak gardentasunez erakutsiz, prozesuaren ikaskuntza gisa partekatuz.

gehiago +


Xabier Igartua · Oñatiko Alkateordea

Ponentzia: Kasu praktikoa: Onaro

Oñatik sektore elektrikoan burujabetzan egin duen ibilbideak Onaro ekarri du. Proiektu honek telekomunikazio operadoreen eremura eramaten du burujabetza, banda zabala oraindik ez duten auzo eta eremuetara eramateko helburuarekin, zerbitzu jasangarria bermatzeko helburuarekin batera.

gehiago +


Ona de Gibert Bonet · Bartzelonako Supercomputing Center

Ponentzia: Sobirania tecnològica, sobirania lingüística

Auzoko feminista eta zientzia-dibulgatzailea, Ona de Gibert Bartzelonako Supercomputing Center-en ikertzailea da eta hizkuntza gutxituetarako hizkuntza-teknologiak garatzen laguntzen du. NLP Comunicat katalanezko teknologia garatzeko komunitate libre eta irekiaren sortzaileetarako bat ere bada, sareak sortzearen garrantzian sinesten baitu. Bere aisialdian, irakaslea da eta emakume eta bitarrak ez diren pertsonei programatzen irakasten die, mundu digitalean dagoen genero-arrakala murrizteko borrokatuz. Mundu honetan bere sarrera malkartsua izan zenez, letretako karrera batetik etorrita, orain etortzear dauden pertsonentzako bidea errazteari dihardu.

gehiago +


Sandra Perez · Iametza

Ponentzia: Zein da gure beste aztarna digitala?

Garai oso berezi bat bizi dugu gaur egun, antropozenoaren oroa, gizakiak Lurraren gainean daukan eraginaren aroa, alegia. Gizadiak inoiz aurre egin behar izan dion erronkarik handienetako batek markatuta: larrialdi klimatikoa.

Ikusten dugunak asaldatu egiten gaitu baina Internet eta sareen erabilerak suposatzen duen kutsadura ez dugu ikusi ere egiten. Webgune batean sartzeak ez du soilik ordenagailu baten energia kontsumoa suposatzen, Interneta ematen digun operadorearen kontsumoa, informazioa bidali eta jasotzea ahalbidetzen digun zerbitzariaren kontsumoa ere suposatzen du, besteak beste. Eta guzti honek funtzionatzeko egunean 24 ordu piztuta dauden ordenagailuak behar dira.

gehiago +

Xehetasunak

Data:
2021-10-28
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
, ,
Webgunea:
https://www.euskarabildua.eus/euskara/aurkezpena

Egoitza

SanTelmo museoa
Donostia,

Antolatzailea

iametza

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude