Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Xare // Azkue Fundazioaren eskutik Barakaldon

martxoa, 16 // 09:00 - 14:30

Interesgune nagusia Era Aretoa (Auditorioan) izango da, teknologia berriez egiten dugun erabileraren inguruan hausnartzera bideratutako gunea, hain zuzen. Maider Likona (Gipuzkoako Software Askea elkartea) eta Ane Ortiz sexologoak (Emaize) hitzaldi interaktibo bana emango dute pribatutasunaren eta sare sozialen bidezko harremanen inguruan, hurrenez hurren. Izan ere, teknologiaberriak gero eta gehiago erabiltzen ditugu gure bizitzako eremu intimoenetan ere, eta horregatik da garrantzitsua erabilera horren (ona, erdipurdikoa ala txarra) ondorioak ezagutzea eta kalteak saihestea. Info Aretoan (Hitzaldi aretoan)euskarazko kultura digitalaren esparruan aitzindari izan diren eta egun lanean diharduten 5 proiekturen inguruko aurkezpen labur (15’) bana entzungo dute ikasleek, tartean, Puntueus Fundazioa, Egunean Behin jokoa, Gatazkarik gabeko teknologia (Alboan), Ahotsak edota Euskal Wikilarien Elkartea. Eta Ikas Aretoan, bestalde, zortzi lantegi praktiko izango dituzte aukeran app diseinatzaileekin, musikagintzan, robotikan, 3D inprimagailuekin, memegintzan, errealitate birtualean, argazkilaritza mugikorrarekin edota bideomappingean trebatzeko.

Clara Campoamor // http://www.azkuefundazioarenegunkaria.eus/azkue-fundazioak-xare-euskarazko-kultura-digitalaren-jardunaldia-antolatu-du-barakaldok/

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude