
- ekitaldia hau amaitu da.
Wikipedia-Wikimedia Editatoia 2021
2021-07-16 // 10:00 - 17:00

interesatu dakizuke...
Euskal Wikipedia elikatzeko ekimenak oso egokiak dira unibertsitateko ikasleek zeharkako gaitasun zenbaitetan trebatzeko: komunikazioan, gizarte konpromisoan, baita informazioaren kudeaketa eta herritartasun digitalean ere. Azken batean, Wikipediako artikulu bat lantzean, idaztean eta editatzean, honako gaitasun hauek bereganatzen dituzte parte-hartzaileek:
-Erregistro espezializatuetan trebatzea — Komunikazioa
-Interneteko baliabideak eta komunikazio digitala — Informazioaren Kudeaketa eta Herritartasun Digitala
-Euskararen garapenean ekarpena egitearen kontzientzia sustatzea — Gizarte konpromisoa
-Genero-ikuspegia zehar-lerrotzat hartzea — Gizarte konpromisoa
Egitaraua
10:00 Ongi etorria eta ikastaroaren aurkezpena, UEU, EHKS, EWKE eta Tabakalera
10:05 – 11:30 Wikipedia eta euskararen garapen lexiko-diskurtsiboa: lau ainguratze
–Wikipedia, testu entziklopedikoen biltegia, Ines Garcia Azkoaga, UPV/EHUko irakasleta, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saila
–Erregistro akademikoen garapenerako eragile aktibo izateko zenbait oinarri, Igone Zabala Unzalu, UPV/EHUko irakaslea, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saila
–Gaitasun digitalak eta Interneteko baliabideak, Itziar Gonzalez-Dios, UPV/EHUko irakaslea, Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saila
–Wikipedia elikatzeko manerak: gogoetak genero-ikuspegitik, Iratxe Retolaza Gutierrez, Emagin elkarteko kidea eta UEUko kidea
11:30 – 12:00 Atsedenaldia
12:00 – 14:00 Nabigazio-orriak: garapen lexiko-diskurtsiboa eta kontsulta-tresnak
Goizeko tailerrean Wikipediako artikulu bat editatzean kontuan hartu beharreko alderdi lexiko-diskurtsiboak bereganatzeko jarduera praktikoak egingo dira (kontsulta-tresnak erabiltzeko moduez zein bideez gogoeta egitearekin batera)
14:00 – 15:00 Bazkaltzeko tartea
15:00 – 17:00 Arratsaldeko lantegiak
-Wikipedia editatzen
-Wikipedian artikuluak osatzen hizkuntza-aholkulariaren laguntzarekin
*UEU Udako Euskal Unibertsitatearekin, EWKE Euskal Wikilarien Kultura Elkartearekin eta UPV/EHUren Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa sailarekin elkarlanean
*Izenemateak hemen
Erantzun bat utzi