haritu, hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Txat Bot Lantegia @ueu_orokorra @aitzolete @elhuyar @IxaTaldea

uztaila, 14 // 09:00 - 14:00

Helburuak

  • Txatbot teknologia aztertu eta erakutsi.
  • Euskaraz dauden produktu eta proiektuak ezagutu.
  • Oinarrizko xatbotak programatzen ikasi.

Edukiak

9:00-10:00 Zer dira txatbotak? Testu-bidezko elkarrekintzatik txatbot kognitiboetara.

Txatbotak erabiltzaileekin testu edo ahots bidez elkarrizketak izateko diseinatutako software-programak dira eta, gaur egun, ohikoak dira hainbat eremutan: jatetxe batean erreserbak egiteko, etxetresna elektrikoak kudeatzeko edo bankuko eragiketak egiteko besteak beste. Ezagunak dira mezularitza aplikazioetan, hala nola Facebook Messenger, Twitter eta Telegramen.

Irakasleak:

  • Xabier Saralegi. Doktorea Adimen Artifiziala eta Hizkuntzan. Elhuyar
  • Arantxa Otegi. Doktorea Hizkuntzen Azterketa eta Prozesamenduan. IXA taldea.

 

10:00-11:00 Aplikazioak eta demoak: kaixo txatbot, hitz egin nahi?

Euskaraz ari diren txatboten aukezpenak eta demoak

11:00-14:00 Tailer praktikoak

Txatbotak programatzeko bi tailer praktiko antolatu ditugu. Bertan, bot-a diseinatu, eraiki eta Adimen Artifialeko edo Hikuntzen Prozesamenduko tresna aurretuak nola erantsi ikasiko dugu.

1. tailerra: txatbot bat programatu nahi?

Telegram plataformarako bot sinple bat programatuko dugu tailer honetan. Zehazki, etxean presio arteriala hartzen eta egunero horren jarraipena egiten laguntzeko ekarrizketa-laguntzaile automatiko bat landuko dugu adibe gisa. Txatbota programatzeko NodeJS erabiliko dugu eta hutsetik hasiko gara. Tailerra bukatu ondoren ikasle bakoitzak bere txatbota prest izango du mugikorretik erabiltzeko prest.

2. tailerra: neologismoak detektatzeko BOTa (python bidez programatzeko)

Twitterreko @NYT_first_said (https://twitter.com/NYT_) kontuan inspiratuta, aldizkari edo egunkari batean agertzen diren neologismoak (hitz berriak) detektatu eta txiokatzea izango da programatuko den bot-aren helburua. Hiru osagai izango ditu: 1) hiztegiaren kontsulta eta eguneratzea, 2) momentuko aldizkaria eskuratzea eta hitz-zerrenda lortzea eta 3) txiokatzea. Programa nagusiaren eta moduluen egitura emango da python-ez programatuta.

Irakasleak:

  • Juanan Pereira. Informatikan doktorea eta irakaslea EHUn. @juanan Blog: http://ikasten.io
  • Iñaki Alegria. Informatikan doktorea eta EHUko irakasle. UEUko zuzendari izandakoa. @inakialegria

Metodologia

Tailerraren lehenbiziko zatia hitzaldi laburrek hartuko dute. Bertan, txatbot teknologia zer den eta zertarako erabili daitekeen aztertuko da, euskarazko demo batzuk probatzearekin batera. Bigarren zatia praktikoa izango da eta gidatutako tailer bidez, gure txatbot proiektua aukeratu garatuko dugu.

Nori zuzendua

Txatbot edo elkarrizketa-agenteetan interesa daukanarentzat: programatzaileak, interfaze diseinatzaileak, aplikazio-garatzaileak…

Ez da ezinbestekoa informatikaria izatea baina tailer praktikorako programazioko oinarrizko ezagutzak behar dira.

Xehetasunak

Data:
uztaila, 14
Ordua:
09:00 - 14:00
Ekitaldi kategoria:
,
Ekitaldi etiketak:
, ,
http://www.ueu.eus/ikasi/udako-ikastaroa/1627/Txatbot%2Btailerra.

Egoitza

UEU
webgunea ikusi

Antolatzailea

UEU
webgunea ikusi

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude