haritu, hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Truke azoka Baztanen

2020-12-13

Baztango Gazte Asanbladak bigarren eskuko arropa eta objektuen truke azoka antolatu du abendurako. Ortziraletan gaztetxean bildutakoak plazaratuko dituzte, behar duenak hartzeko aukera izan dezan.

Heldu den larunbatean, abenduaren 13an, Erratzuko plazan (euria ari badu, berriz, frontoian) dute hitzordua. Hurrengoa, berriz, abenduaren 20an izanen da Anizko frontoian. Joan den igandean, abenduaren 6an, egin zuten lehenbiziko truke azoka Elizondon. Antolatzaileetako batek kontatu duenez, «balorazio positiboa» egin dute. Bertzalde, koronabirusak eragindako egoeraren aitzinean, segurtasun neurri guztiak betez, hau da, maskararekin eta distantziak mantenduz, eginen dute azoka.

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude