haritu, hezkuntza digital kritikoa sustatzeko kultura eta teknologia laborategia da.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

“Transbiotica Bilbao – Sorkuntza Kolektiborako Gailua (SKG)”

urtarrila, 01 - urtarrila, 31

TRANSBIÓTICA BILBAO – SORKUNTZA KOLEKTIBORAKO GAILUA (SKG) kultura-praktiken, diseinuaren, arkitekturaren, zientziaren eta teknologien (gogor eta bigunen) arteko ikerketa-ekintzarako proiektu bat da, non trans-a eta biotikoa aplikatzen baitira komunitate-bizitzarako ditugun ingurunetan eta sistemetan.Gure garaiaren konplexutasun gero eta handiagoari erantzuten dio, are gehiago krisialdi sistemiko soziopolitiko, kultural, ekonomiko eta ingurumenekoak zeharkatuta dagoen gaur egungo egoeran.

Hausnarketa- eta irudikapen-proiektu bat da, eta, SKGren bidez, espazio digitala erabiltzen laguntzen du, Az-ko lotune fisiko batekin konektatuta, komunitateen eta biztanleen artean jakintza eta elkarreragina sortzeko, haien parte-hartzearen bidez.

SKGk berrikuntza irekiaren logika eta transdiziplinaritatea ditu oinarri, eta berrikuntza soziala, teknologia berriak eta kultura librea uztartzen ditu. Bi ingurune (fisikoa eta digitala) sortzen eta lotzen ditu, eta ingurune hibridoa osatzen du, “paisaia” propositiboak, etikoak eta estetikoak kolektiboki eraikitzeko.

Kode irekiko lineako plataforma baten bidez funtzionatzen du, edozeinek erabiltzeko moduan. Jendearen ekarpenak mihise interaktibo baten gainean bistaratzen dira, eta adimen kolektiboaren ondorio diren eboluzio-irudikapenak proposatzen dira. Bilboko herritarrei gonbit egiten zaie beren etorkizunari buruz modu kolaboratiboan gogoeta egitera, ikuspegi transbiotikoei jarraiki.

Xehetasunak

Hasiera:
urtarrila, 01
Amiera:
urtarrila, 31
Kategoria Ekitaldi:
Webgunea:
http://www.azkunazentroa.eus/

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude