Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Teknologiak ikaskuntzan duen eragina aztertzeko gakoak

2022-06-09 // 18:00 - 20:00

Teknologiaren inguruan dauden agindu ugarien artean, ikaskuntza-prozesua errazten duen elementua delako ideia zabaldua dago. Teknologiaren presentzia hezkuntza-kalitate handiagoarekin lotzen da, beharrezko urrats gisa ulertzen da, estatus soziala eta ekonomikoa ematen duen elementu gisa, eta, aldi berean, inor kanpoan geratu ezinezko gizarte-dinamikekin lotzen gaitu. Hala ere, horri buruzko ebidentziak ez dira horren argiak. Eta, aldi berean, ez da erraza aurkitzea  premiazkoa eta beharrezkoa den eztabaida hori, teknologiaren helburuak zeintzuk diren eta teknologiak prozesu pedagogikoan nola eragiten duen hausnartzeko.

Aktibista Eskolaren hurrengo saioan, teknologiak ikaskuntza-prozesuan duen eraginaren ebidentzia batzuk aztertu ahal izango ditugu. Nola eragiten dio irakurketari pantailen erabilerak? Nola mantendu interesa ikus-entzunezko elementuz gainezka dagoen ikasle batengan? Nola eragiten dio egungo azkartasunak eta berehalakotasunak prozesu pedagogikoari? Galdera horiek xehatzeko,  Deustuko Learning Lab-eko ikertzailea eta teknologiak ikaskuntzan eta portaeran duen eraginean aditua den Pablo Garaizar izango dugu gurekin.

 

Saioa bideokonferentziaz egingo da, jitsi plataformaren bidez. Zure plaza erreserbatzeko (edukiera mugatua egongo da) eta saio honetaz nola gozatu jakiteko, idatz iezaguzu hezkuntza@euskadi.isf.es helbidera. Animatu eta sareetatik ikusiko dugu elkar (modu seguruan)!

 

Saioa: Claves para analizar el impacto de la tecnología en el aprendizaje

Errazten du:  Pablo Garaizar

Data: ekainak 9, osteguna

Ordua: 18:00-20:00 (GMT + 2)

Tokia: Jitsi plataforma (postaz emango dizugu informazioa, aldez aurretik izena emanda)

Xehetasunak

Data:
2022-06-09
Ordua:
18:00 - 20:00
Kategoria Ekitaldi:
Webgunea:
https://euskadi.isf.es/blog/teknologiak-ikaskuntzan-duen-eragina-aztertzeko-gakoak/?lang=eu

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude