haritu, hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Teknologia Burujabetza

azaroa, 16

1. Hizlaria: Jaione Martínez (Euskal Herria Digitala)

Hitzaldia: “Euskal Herria Digitala → ziberburujabetzara bidean.”

Euskal Herria Digitala ekimenaren aurkezpena. Teknologiaren garapen izugarriak jauzi kualitatibo bat eman du azken mendean. Baina… nora garamatza digitalizazioak? Gizateria aldatuko duen garaiko jauzi baten aurrean ote gaude? Ekainean manifestua sinatu genuenok uste dugu erronka digitala XXI. mendeko erronka nagusietako bat dela. Ez gara teknofiloak, ezta teknofoboak ere. Teknologia elite finantzarioen alde erabili daitekeela uste dugu, baina baita jendartearen zerbitzura egon daitekeela ere. Auzia oso konplexua da, eta gutxienez lau esparrutan eragiten du: demokraziaren esparruan, lanean, hezkuntzan eta gizakiarengan berarengan. Esparru hauetan sakondu eta teknologia-burujabetzaren bidean klabeak topatzen, ematen edo sortzen saiatuko gara.

Curriculum vitaea

Skura-ko bazkide sortzailea. Aire bidezko komunikazioetan aditua eta bereziki bluetooth teknologian espezializatua. Kooperatibismoaren eta ekonomia sozial eraldatzailearen bultzatzailea, gaur egun Olatukoop-en eskutik saretze-lanetan. Musikazale amorratua betidanik, zuzenekoen zirkuituetan aktibo, gitarra eta biolina jotzen ditu Perlata taldean. Feminista pentsamenduz eta ekintzaz,  herriko mugimendu feministako parte.

Formazio akademikoa

  • Telekomunikazioetan ingeniaritza teknikoa, sistemetan espezializatua, 2006-2009. Mondragon Unibertsitatea, Arrasate.
  • Telekomunikazioetan goi ingeniaritza, 2009-2012. Mondragon Unibertsitatea, Arrasate.

 

2. Hizlaria: Mikel Gartzia (Hezkuntzan Librezale)

Hitzaldia: “Hezkuntza eta softwarea; zer gertatzen ari da?”

Interes pribatuak dauzkaten enpresa teknologiko handiek hezkuntza-sistemetan sartzea lortu dute, indar izugarriz. Kezka horrek elkartuta sortu zen Hezkuntzan Librezale taldea. Mikel ez da ordezkari moduan mintzatuko, taldekide gisa baizik. Ezagutu dituen errealitate batzuk aipatuko ditu, software librearen izaera pixka bat definitu eta alternatiba batzuk aipatu. Nahiz eta Hezkuntzan Librezale taldearen funtzioa edo asmoa ez den konponbide edo errezeta zehatzak proposatzea.

Curriculum vitaea

Hezkuntza ikasketak

  • Lehen Hezkuntzako irakasle gradua (EHU). Hasieran talde erdi-presentzialean (Moodle)
  • Azken urteak (Gorputz Hezkuntza espezializazioa) presentzialki (EHU).

 

3. Hizlaria: Xabier Garmendia (Abaila)

Hitzaldia: Guifi.net sarea Bergaran

Bergaran eraikitzen ari den Guifi.net sarearen nondik norakoak azalduko dira; zertarako balio duen, nola eraikia dagoen eta nola konektatu.

Curriculum vitaea

Ingeniari elektronikoa, Abaila kooperatibako kidea eta Guifi.net sareko aktibista.

 

Streaming bidez ikusi ahal izango da hemen

Informazio gehiago ZTBko web-gunean

Xehetasunak

Data:
azaroa, 16
Ekitaldi kategoria:
,
Ekitaldi etiketak:
https://www.laboratorium.eus/eu/burujabetza-teknologikoa

Egoitza

Laboratorium
webgunea ikusi

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude