haritu, hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

SORMEN ARTISTIKORAKO ATE IREKIAK: PROZESUEKIN TOPAKETA

iraila, 16

Hogeita hamar sortzailek baino gehiagok dute zentroarekin lotura programazioaren ildoen inguruko ikerketa, sormena eta ekoizpena sustatzen duten ekimenen bidez: zuzeneko arteak, kultura digitalak, zinema eta ikus-entzunezkoak, literatura eta arte bisualak, publikoei gerturatuko zaizkie, nahiz egindako obren bidez nahiz sortzeko prozesuen bidez.

Aurtengo jardunaldian azken hilabeteetan Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntzeko programa berezian lan egin duten artisten proiektuen aurkezpena nabarmentzen da. 2020an aktibatu zen deialdi hori Covid-19ak erasandako prozesuen eta ikerketen garapena bultzatzeko. Irati Inoriza, Maider Aldasoro, Karlos Martinez eta Iker Vázquezen lanak egongo dira ikusgai urriaren 10era arte Zentroko zenbait gunetan. Babestuko egoiliarrak dira, baita ere, Miriam Isasi eta Borja Crespo & Raquel Meyers, eta hauek irailaren 16an irekiko dituzte beraien guneen ateak Mediateka BBKn, sormen-prozesuak aurkeztu eta partekatzeko.

Azkuna Zentroari atxikitako Isabel de Naverán, Laida Lertxundi eta Aimar Arriola artisten eta ikertzaileen lan prozesuak ikusi ahal izango dira Ate Irekietan Lantegia. Ideien laborategian dituzten guneetan. Gainera, Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzanak & María Ibarretxek), Azkuna Zentroko artista AZ kideek 2019tik garatu duten Jakintsuen kontseiluarekin jarraitzen dute, hainbat esparrutako emakume helduekin eta profesionalekin izandako topaketen zikloaren saio berri batekin.

Javier Arbizu artistak Talud mediodía aurkeztuko du Julián Pacomio eta David Bestué artisten lanen inguruan. Proiektu hau aukeratu da Azkuna Zentroan garatzeko Komisario Berriak deialdiaren bidez; Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, Artium, Tabakalera eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila izan dira ekimenaren sustatzaileak.

Musika esperimentalaren esparruan eta Hotsetan, soinu eta musika esperimentala programaren baitan, Zukan hirukoak (Maria Zubimendi, Gorka Catediano & Jon Ansorena) bertaratuekin partekatuko du tinbre-konbinazio berrien mundu anitza, muturreko sail dinamikoa eta instrumentu guztien polifonia posiblea.

Jardunaldia amaitzeko, #Kinu5 saioa izango dugu Tractora artista kooperatibaren eskutik, Talde Egoiliarren Programaren baitan. Ainara Elgoibarrek eta Usue Alberdik gidatuta, Kinu autoprestakuntzako tresna bat da esperientzia sortzaileak partekatzeko, eta, horien bidez, espazioak irekitzeko tokiko eragileen ekoizpenerako eta prestakuntzarako, haien beharrizanetatik eta nahietatik abiatuta.

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude