
- ekitaldia hau amaitu da.
Sorkuntza egoitza deialdia: Proiektu artistiko kritiko eta eraldatzaileei zuzenduta.
2022-01-10

interesatu dakizuke...
Deialdiaren dokumentu osoa irakurtzeko sakatu hemen.
Artista eta sortzaileen lanari babesa emateko, egoitza artistikoen programari jarraipena emango diogu KARMELAn, Bilboko Santutxu auzoko espazio okupatu eta autogestionatuan. Programa honekin “Sorkuntza Tailerra” espazioaren erabilera lagatuko diogu sortzaile edo kolektibo bakarrari. 2022 urterako deialdi honetan, egoitza-aldia 12 hilabetekoa da.
Deialdia 2022ko urtarrilaren 10era arte egongo da irekita. Parte hartzeko idatzi liburutegia@karmela.eus helbidera.
Iniziatiba honek topaketa eta elkarlan-gune bat izan nahi du herri mugimenduen, proiektu artistikoen eta horien sortzaileen artean. Sorkuntzari eta experimentazioari ireki nahi diogu KARMELA; saretze eta ikaskuntza prozesuak martxan jartzeko. Hortaz, egoitza artistikoen programa honek helburu bikoitza dauka: sorkuntza artistiko kritikoari lekua egitea; eta aliantzak eraikitzea sortzaile eta herri mugimenduen artean.
Ibilbidearen hasieran zein aurrerago egonik ere, edozein sortzailerentzako espazio bat izan nahi du Egoitza honek. Batez ere, diziplinak-diziplina, proiektu kritiko eta eraldaitzaleei egin nahi diegu lekua.
Erantzun bat utzi