
- ekitaldia hau amaitu da.
Sorkuntza digitala beka // Durango Azoka
2021-05-05 - 2021-09-21

interesatu dakizuke...
Honen inguruan post bat idatzi genuen: https://haritulab.eus/sorkuntza-digitala-da/
Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak abian jarri duten SORMEN BEKA DA egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da.
2021an, KULTURA DIGITALEAN izango da oinarri (edozein generotakoa).
- Jatorrizko sormen lana izan behar da.
- Praktika edota espresio artistiko baten oinarritutako lan digitala sarituko da, baina fisikotasunarekin uztartu ahal izango da. Hitzak barne dituen sormen lana bada, euskara hutsezkoa izan behar da.
- Sorkuntza lana bera eta emaitza nola plazaratuko den jaso beharko dira proposamenean.
Norentzat:
- Sortzaile berrientzat
- 18 urtetik gora.
- Banaka zein taldeka
* Oinarrietan kontsultatu zehatzago
Bekaren zenbatekoa:
- 15.000€
- Sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da.
Epea
- 2021ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, itxiko da lanak aurkezteko epea.
Aurkezpen modua
- Proposamenak eta dokumentazio osagarria posta elektronikoz bidaliko dira gerediaga@durangokoazoka.eus helbibera.
Aurkeztu beharreko dokumentzioa (ereduak webgunean deskargatu)
- Eskaera formularioa
- Sortzailearen edo sortzaileen curriculuma/k
- Proiektuaren memoria (motibazioa, deskribapena…)
- Aitortzen dokumentazioa (originaltasuna, beste dirulaguntza deialdi batzuk, datuen babeserako legea)
Balorazio irizpideak:
- Proiektuaren kalitatea
- Gaitasun berritzailea eta originaltasuna
- Proiektuaren hedatze ahalmena
- Aurrez aurreko proiektuaren defentsa
Ebazpen prozedura:
Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Hauek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen berri 56. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da. Urtebeteko epea izango du irabazleak lana burutu eta 2022ko Durangoko Azokan (57.DA) aurkezteko.
Zalantzak:
- Beka deialdiari dagokionez edozein zalantza idatziz bidali gerediaga@durangokoazoka.eus helbide elektronikora.
- Oinarriak irakurri, laburpeneko hainbat puntu zehaztuago jasota daudelako.
Erantzun bat utzi