haritu, hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Serigrafia lantegia: Norberak erakitzea, lana eta jolasa

maiatza, 04 // 11:00 - maiatza, 08 // 19:00

Hemen aurkezten dugun tailer honek izaera bikoitza du: artista tailerra da alde batetik, eta Antonio Ballester Morenoren lan prozesuetara hurbiltzeko aukera emango digu, baina produkzio tailerra ere bada, eta alde horretatik bere lana ekoizten parte hartzeko aukera izango dugu. Elkarlanean oinarritutako praktikak askotan izan dira bere lanaren ardatz, beti ere sormena hartuz ikastearen dinamo.

Artium Museoarekin elkarlanean antolatu dugun tailer honek badu beste helburu bat ere: Norberak eraikitzea. Pieza solteak. Esperientzia. Lana eta jolasa erakusketan aurkeztuko den serigrafiaz egindako mosaiko handi baten produkzio kolektiboari heltzea. Proiektu honetan erakusketari aparatu gisa eusten dioten arau komunak hartzen ditu artistak lanerako gai. Erakusketa hau uztailean irekiko dute Artiumen.

Era honetara, tailerra elkarrizketarako eta batera lan egiteko leku bihurtu nahi dugu, artistaren lan egiteko modua beste egiteko modu batzuekin harremanetan jarriz.

Antonio Ballester Moreno Madrilen (Espainia) jaio zen 1977an. Era honetako proiektuetan lan egin du lehen ere, besteak beste Sao Pauloko Biurtekorako egindako sentido/comum proiektuan, 2018an; Zapopan Museoan, Sin intencionalidad, propósito o finalidad erakusketan, edo La Casa Encendidan, ¡Vivan los campos libres de España! proiektuan.

Xehetasunak

Hasiera:
maiatza, 04 // 11:00
Amiera:
maiatza, 08 // 19:00
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
webgunea ikusi

Antolatzailea

Dinamoa
webgunea ikusi

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude