haritu, hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Sare sozial digitalak parekidetasunetik aztertzen

2020-12-11 // 17:00 - 20:00

zabiel kultur etxea

Mutrikuko Udalak antolatuta, Sare sozial digitalak parekidetasunetik aztertzen tailerra eskainiko dute barikuan [abenduak 11], 17:00etatik 20:00etara, Zabiel kultur etxeko ganbaran. Herritarrei zuzendutako tailerrean ziber jazarpen motak, ziber indarkeria matxista, pribatutasun digitala eta tratu onak moduko edukiak landuko dituzte Hiruki Larroxa Kooperatibakoen eskutik. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute. Interesatuek feminismoaholkularitza@mutriku.net helbide elektronikora idatzi beharko dute eguena [abenduak 10] baino lehen.

Parte hartzaileen zalantza, beldur, ezjakintasun eta beharrez erreparatuz eta elkarbanatuz, gaur egun sare sozial digitalek nerabeen zein helduen harremanetan nola eragiten duten hausnartuko dute tailerrean. “Hausnarketa horretatik, eragin horrekin batera datozen jazarpen eta indarkerien identifikaziotik, hauen prebentziorako baliabideen lanketa bilatuko da”.

Udal iturriek azpimarratu dutenez, sare sozial digitaletan ematen den indarkeria identifikatzea eta horien prebentziorako baliabideak lantzea lortu nahi dute mota horretako tailerren bidez. “Mutrikuko Udalak egungo jendartean geroz eta indar handiagoa hartzen doan errealitate bati jarri nahi izan dio begirada: sare sozialetan ematen den indarkeria matxistari, alegia. Errealitate hau ikusarazi, aztertu eta iraultzeko asmoz, Sare sozial digitalak: harreman patriarkalen dimentsio digitala iraultzen izeneko proiektua abiarazi du udalak”.

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude