haritu, hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

Risografia // Serigrafia eta fotokopiaren artean…

abuztua, 03 // 10:30 - abuztua, 06 // 13:30

Risografia serigrafiaren eta fotokopiaren arteko inprimaketa-teknika bat da. Udako lantegi honen helburua ekipo hauek eta produkzio grafikorako eskaintzen dituzten aukerak ezagutaraztea da. Aurretik ezagutza tekniko edo artistikorik izan beharrik gabe, parte hartzen dutenak lau saiotan zehar praktika liluragarri honetara hurbilduko dira.

Lehen egunean, teknikaren historia, ezaugarriak eta aplikazioak ikasiko dira, eta Riso bikoizleek nola inprimatzen duten aztertuko da, Another Pressen zuzenean inprimatuko diren demo txikien bidez. Ondoren, lanari ekingo zaio eta Rison inprimatzeko lehen collage bat sortuko da.

Bigarren eta hirugarren egunean, collagearen emaitza gertutik ikusi ahal izango da, inprimatzeko trikimailuak eta dokumentuak prestatzeko aholkuak landu ahal izango dira, eta, batez ere, elkarlaneko pieza bat sortuko da.

Azken jardunaldia Bilbon izango da, Another Pressen instalazioetan. Bertan, bere Riso ME9350 makinan, aurrez prestatutako piezak inprimatu eta probak eta doikuntzak egingo dira.

Lantegi hau aukera paregabea da, bai riso inpresioa deskubritzeko, bai ezagutzak zabaldu eta hobekuntzak ikasteko. Hurbildu Risora!

Xehetasunak

Hasiera:
abuztua, 03 // 10:30
Amiera:
abuztua, 06 // 13:30
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
,
webgunea ikusi

Egoitza

Tabakalera

Antolatzailea

tabakalera

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude