haritu, hezkuntza digital kritikoa sustatzeko kultura eta teknologia laborategia da.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

(online) Topaketak: “Kultura eta sormen proiektuak parte hartzea txertatuz garatzeko, zer hartu kontuan? Oinarrizko zenbait gako. Topaketak prestakuntza programa”

2020-12-16 // 08:00 - 17:00

jitsi wikimeia

Gaur, inoiz baino gehiago, beharrezkoa zaigu kultur proiektuak sormenetik eta pertsona, erakunde eta eragileen arteko loturak bilatzetik sustatzea.

Ezinbestean beste batzuekin egin behar dugun horretarako, elkar batzen gaituen helburu bat eraikiz, begirada eta enfoke desberdinak batuz, elkarrekiko inplikazioa bilatuz… zer kontuan hartzea izan daiteke lagungarria?

Partaidetza eta ko-sorkuntza prozesuetan dugun esperientziatik abiatuta, kontuan hartu beharreko lehen gako batzuk partekatuko ditugu.

Ikastaroa emango dute: Prometea, Iciar Montejok eta Zorione Aierbek osatutako tandema da. 2003tik lanean dihardu partaidetza- eta kosorkuntza-prozesuak diseinatzen, errazten eta dokumentatzen, hainbat esparru eta erakundetan.

Prestakuntza hau Topaketak. KulturAraba Bulegoaren ezagutza gunea programa barruan garatzen da. Saio online. Asistentzia librea izango da, aldez aurretik izena emanda: Izena eman.

Topaketak

Topaketak. KulturAraba Bulegoaren ezagutza gunea du izena Arabako kultura eta sorkuntzaren sektoreari arreta emateko prestakuntza programak. Bulegotik egin duten entzute aktiboaren emaitza dira jardunaldiak, eta sektoreko profesionalek azaldutako kezka nagusiak lantzea da horien helburua.

KulturAraba Bulegoa Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren arteko lankidetzaz sortutako proiektua da.

Xehetasunak

Data:
2020-12-16
Ordua:
08:00 - 17:00
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
,
Webgunea:
https://www.kulturaraba.eus/es/-/topaketak-kulturaraba-bulegoaren-ezagutza-gunea

Antolatzailea

Kultur Araba

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude