haritu, hezkuntza digital kritikoa sustatzeko kultura eta teknologia laborategia da.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

(online) PAMPLOSOUND 2020 – ONLINE JAIALDI AKUSTIKOA

2020-12-23 - 2021-01-30

Iruñeko Udalak hiriko lehenengo online musika jaialdi akustikoa antolatuko du Eguberrietan, eta hogeita hamar artista inguruk parte hartuko dute, horien artean nazio mailan ospe handia duten artistak, hala nola Aurora Beltrán, ‘Chica sobresalto’ eta Marea taldeko partaideak. Musika-estilo desberdinetako bederatzi gai izanen dira, Ángel Ocray edo Jolis Muñozen ukitu flamenkoetatik Dj Göo-ren esentzia elektronikora. Bederatzi istorio musikalek, Iruñeko Kondestablearen jauregiko areto gotikoan sortutako giro goxo eta atseginaz, Eguberri-istorioak edo pandemia garaian agertzen diren emozio eta sentimenduen inguruko soinu-gogoetak kontatuko dituzte. Bideoklipak eskuragarri daude http://www.pamplosound.es webgunean. Online jaialdi akustikoaren parte diren bederatzi gaiak dagoeneko entzungai daude www.pamplosound.es jaialdiaren webgunean eta Iruñeko Udaleko Youtube kontuan, eta baita kulturako sare sozialetan –@PamplonaEsCultura–, Facebooken eta Instagramen ere, eta horietan agertuko dira elkarrizketak, making-offaren uneak eta artisten gogoeta interesgarriak.

PLAYLIST PAMPLOSOUND

1.- All I Want for Christmas is You (version de Mariah Carey). Javier Erro + Sara Fuente + Javier Asín.
2.- Noche de Paz. Isabel Villanueva + DJ Göo.
3.- Silencio (de Aurora Beltrán). Aurora Beltrán + Arantxa Ojeta + Jose Moreno.
4.- Canción navideña (nombre por confirmar). Kai Etxaniz + María Antúnez + Alicia Arguiñano + David Johnstone + Elena Antúnez .
5.- Perdimos contacto (de Cobardes). Kutxi Romero (Marea) + Alén Ayerdi (Marea) + Íñigo Idoate (Cobardes) + Javier Janices (Cobardes) + Iban Sánchez (Cobardes) + Íñigo Álvarez (Cobardes).
6.- Por fin Navidad. Oihana Herrera (Melenas) + Leire Zabala (Melenas) + Tamu (Exnovios) + Guillermo Fernández (Ttape Tappe).
7.- Fusión del Núcleo (de Chica Sobresalto). Maialen (Chica Sobresalto) + Leire Celestino.
8.- Seguro que volvemos a vernos (versión de Alejandro Sanz y Ketama). Jolis Muñoz + Ángel Ocray + Pedro Planillo.
9.- Zalantza eta egia (de Xabi Bandini). Xabi Bandini + Alberto Isaba.

‘PamploSound’ jaialdiaren xedea da hirian dagoen musika eta potentzial artistikoa modu erakargarrian erakustea, eta horien bidez iruindarrak animatzen eta hunkitzen saiatzea, pandemia baten erdiko Eguberri atipiko hauetan. Hasieratik, ekimen horretan parte hartu duten artistek bere egin zituzten helburu horiek, eta gaiak sortzeari ekin zioten, beste taldeetako kantari eta musikariekin nahastuz. Horrela, ikus-entzunezko kalitate handiko amaierako emaitza lortu da, eta bertan artista bakoitzaren beste alde bat ikus daiteke, estilo propioaz eta bere jarraitzaileengana heldu ohi den ikuspegi pertsonalaz haratago.

Laguntza beharrezkoa pandemiaren ondorioak asko pairatzen ari den sektorearentzat
Hiriko artistekin online jaialdia martxan jartzeko ideia kultura sortu eta sustatzeko beharretik dator, osasun murrizketek ekitaldi eta deialdi jendetsuak antolatzeko oztopo asko jartzen diren garaian. Iruñeko Udaleko Kulturako alorrak pandemiaren lehenengo asteetatik eskaini ditu herritarrendako edukiak online, herritarrek artisten lanaz gozatzen jarraitu ahal izateko gune txikiak partekatu edo pilaketarik sortu gabe, eta Eguberriak bezalako egun bereziek online ekitaldi berezia eskatzen zuten. Horrelako ekimenekin Udalak kulturaren sektoreari lagundu nahi dio, pandemiak eragindako krisiak bereziki kaltetu baitu.
Hiru gabon-kanta Eguberri bereziei soinu-banda jartzeko
Javier Errok eta Sara Fuentek ‘All I Want for Christmas Is You’ abestuko dute, Eguberrietako abesti klasikoetako bat, eta haien ahots distiratsuarekin batera Javier Asín izanen da pianoan. Gabon-kanta honek aurten inoiz baino gehiago helarazten du Eguberrietan gehien batzen gaituen nahia, geureekin egoteko nahia, alegia. Isabel Villanueva biolin-jotzaileak Noche de Paz interpretatuko du, bere musikaren hastapenetara eramaten duen sentsibilitatearekin eta bertsioa eginen du /Goö!-ren musika elektronikoaren unibertsoarekin ezin hobeki batuz.
‘PamplonSound’ jaialdira ere heldu da Tamuren (Exnovios) eta Oihanaren (Melenas) arteko lankidetzaren musika-tradizioa, urtero horien estiloa batuz gabon-kanta bat sortzen baitute. Horrela jaio zen “Por fin Navidad”, zeinari Leire (Melenas) eta Guille (Tappe Ttape) gehitu baitzitzaizkion, musika-paradigma desberdina eta alternatiboa eskainiz, non Eguberriak ere kabitzen baitira.
Estilo fusioa, non rocka, klasikoa eta flamenkoa sartzen baitira
Maialen Gurbindo iruindarra, musika-panoraman ‘Chica sobresalto’ gisa ezagunagoa, ‘PamploSound’ jaialdira heldu da Leire Celestinoren eskutik, ‘Fusión del Núcleo’ kantarekin, gaur egun asko entzuten dena eta bere musikarekin bizitzen ari den arte-eztanda irudikatzen duena. Bestetik, Aurora Beltránek, Arantxa Ojetak eta Jose Ignaio Morenok interpretatuko dute “Silencio” izenburua daukan nazioko rockaren gai klasikoa, halako gaia ezen, Aurorak dioen moduan, sendatzeko pentsatuta baitago. ‘Perdimos contacto’ abestiak bizitzea tokatzen ari zaigun egoerarako konposatua izan zela dirudi. Bertan Cobardes-ekoek kontaktuaren galerari buruz hitz egiten dute, Mareako Kutxi Romerok eta Alén Ayerdik lagunduta.
Kai Etxanizek, bere taldearekin ‘PamploSound’ jaialdian parte hartu ez ezik, David Johnstone Orkestra sinfonikoko biolontxelo-jotzailea ere tartean sartu du, eta kanta bat konposatu du jaialdirako. ‘Noche de tregua’ abestiak harrapatu egiten gaitu, bihotzetik oinetara, Kairen eztarritik, David, Elena, María eta Aliciaren laguntzarekin, gure pantailak zeharkatuz. Bestetik, Xabi Bandinik eta ‘Zalantza eta egia’ abestian bildutako bere unibertso kosmikoak PamploSound magiaz beteko dute: airea eta izarrak, Supernova eta partikulak, Alberto Isabak pianoan interpretatuak.
Flamenko kutsuaz, Ángel Ocray, Jolis Muñoz eta Pedro Planillok interpretatzen dute Alejandro Sanz eta Ketamaren ‘Dale al aire’ gaia, ezohiko une honetan bere sentimenduak biltzen dituena. “Seguruenik berriz elkar ikusiko dugu, gure bihotz handiek, ai, mundua txiki egiten dute” dio abestiak eta horrela egin nahi izan diote aurre pandemia egoera honi, guztiei gogoraraziz gure bihotzek taupadaka ari diren bitartean, mundua (eta haren arazoak) txikiagoak izanen direla.

 

Xehetasunak

Hasiera:
2020-12-23
Amiera:
urtarrila, 30
Kategoria Ekitaldi:
Webgunea:
www.pamplosound.es

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude