
- ekitaldia hau amaitu da.
Noraino automatizatu daiteke sorkuntza? #56DA
2021-12-07 // 11:30 - 12:00

interesatu dakizuke...
Adimen artifizialaren esparruan eman diren azken aurrerapenek, makinen sorkuntza gaitasunean ere izan dute isla. Gaur egun, makinek prosa, poesia, irudiak eta musika sortzeko gaitasuna dute. Hitzaldian zehar, gaitasun horiei buruz hitz egingo dugu: nola lantzen diren eta zer emaitza lortzen diren ikusiko dugu, hainbat adibide errealekin. Teknologia hauek euskaraz ere funtziona dezaketela ikusiko dugu eta zentzu horretan Hitz Zentroan egiten ari garen lanari buruzko zertzelada batzuk emango ditugu.
Hizlaria: Aitor Ormazabal – Hitz Zentroa -Hizkuntzen teknologien zentroa
Erantzun bat utzi