Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Musika dena eta eszena: Talk in a Bit

2022-01-27 // 19:00 - 21:00

| 4€

Hannah Silvak Talk in a bit debut-albumaren bakarkako emanaldia aurkeztuko du. Silvaren hitzek emakumeen gorputza, sexualitatea, boterea eta mina aztertzen dituzte. Ahots-artikulazioen, soinuaren eta arnasketaren tapiz lirikoek bere poesia babesten dute. Bere emanaldiak benetan originalak, esperimentalak eta, aldi berean, eskuragarriak dira: soinuaren, hitzaren eta atmosferaren arteko lotura. Talk in a bit 2018ko 25 album onenen zerrendan sartu zen, eta The Wire aldizkariak honela deskribatzen du: «botere sozial eta kulturalean kontzentratutako esku-hartzeak… Hannah Silvaren ahots-akrobaziek hizkuntzaren muga fisikoak proban jartzen dituzte».

Hannah Silva-k 2021ean garatu zen Komunikazio-Inkomunikazio programan parte hartu zuen. Ekimen horren adarkadura ezberdinak 2022-2023 urteetan agertzen joango dira, eta horren lekuko da orain zuzeneko emanaldi hau.

Xehetasunak

Data:
2022-01-27
Ordua:
19:00 - 21:00
Prezioa:
4€
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
, ,
Webgunea:
https://www.tabakalera.eus/eu/musika-dena-eta-eszena-talk-bit

Egoitza

Tabakalera

Antolatzailea

tabakalera

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude