haritu, hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Mixing gerizpean // DJ lantegia

uztaila, 16 - uztaila, 27

Proiektu honen helburu nagusia, estilo eta praktika ezberdinen ikuspuntutik, djgintza, klub kultura, musika ekoizpena eta orokorrean elektronikaren inguruan mugitzen diren beste zenbait kontzeptu helaraztea eta gazteei eskuragarriago egitea da.

Fokua nagusiki praktikan jartzen duen lantegia proposatzen dugu, nahiz eta oinarrizko kontzeptu teoriko batzuk ere landuko diren: Dj mahaien erabilpen partekatua, saio baten prestaketa, zuzeneko musika ekoizpena… Guztia modu parte-hartzailean.

Musika-eszenan finkatuta dauden hainbat profesionalek osatzen dugu taldea, eta, musika-praktika artistiko hutsetik harago, honelako jarduerek publiko anitzei ekar diezazkieketen onurekiko interesak batzen gaitu. Gazteek mundu honekiko duten interesa asetzeaz gain, gure helburuetako bat izan daitezkeen beldurrak, konplexuak eta aurreiritziak galtzen lan egitea da.

*Eguraldi txarra egingo balu lantegia Medialaben izango da.

Uztailak 16 — Telmo Trenor

Uztailak 30 — Ines + Bego — KRII kolektiboa

Abuztuak 13 — Brava + Flaca

Abuztuak 27 — Eskola elektroniko ibiltaria

Xehetasunak

Hasiera:
uztaila, 16
Amiera:
uztaila, 27
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
,
https://www.tabakalera.eus/eu/mixing-gerizpean

Egoitza

Tabakalera

Antolatzailea

tabakalera

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude