Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Meta music machines

martxoa, 09 // 19:00 - 20:30

Oscar Martín a.k.a. Noish artista soinudun, ikertzaile independente eta programatzaileak “Meta Music Machines” proiektua aurkeztuko du, hainbat soinu-artxibotatik indexatutako musikatik ateratako informazioa berriz bateratuz, konpositore sasi-automata bat garatu eta eraiki nahi duen ikerketa-lana, soinu-sorkuntza berriak egingo dituen makina-eskultura

Prozesuan dagoen lana da, eta artistak azaldu duenez, «denboran zehar hainbat formatu eta izen hartu ditu, erakusten den sorkuntza artistikoaren eta ikerketa-esparruen arabera».

Oraingoan, MMM [Flourescent Markov Beat] bertsioa aurkeztuko du, kontzertuaren eta instalazioaren arteko bide erdian dagoen formatu batean. «MMM seriearen lehen adar honek argiaren eta soinuaren arteko erritmoaren eta sinestesiaren gaia jorratzen du, hurbilketa minimalista eta erredukzionista bat eginez».

Flourescent Markov Beat dimentsio desberdinak hartzen dituen eskultura-formako argi-egitura baten bidez gauzatzen da. Azkenik, fluoreszenteen soinu analogikoa entzuten da, eredu prediktiboen arabera itzaltzen eta pizten, sintesi digitalaz lagundua eta anplifikatua.

*Kontzertu honek argi estroboskopikoen sekuentziak ditu, pertsona fotosentikorrei eragin diezaieketenak.

Xehetasunak

Data:
martxoa, 09
Ordua:
19:00 - 20:30
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
, , , ,
https://www.azkunazentroa.eus/eu/jarduera/meta-music-machines/

Egoitza

Azkuna Zentroa
Telefonoa:
azkunazentroa.eus

Antolatzailea

Azkuna Zentroa

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude