Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Menstruazioari, pobreziari eta jasangarritasunari buruzko lantegia Gasteizen

2022-01-29 // 10:30 - 13:30

| 5€

Zer lotura dute menstruazioak, pobreziak eta jasangarritasunak? Seguruenik pentsatu baino askoz lotura handiagoa, eta, horren berri izateko, lantegi batekin ekingo diogu 2022. urteari. Gasteizen izango da eta Espacio de Desaprendizajek emango du.

Urtarrilaren 29ko, larunbateko, 10:30etatik 13:30etara izango da lantegia eta, aho betean kontatzen ez badute ere, biztanleriaren erdiak baino gehiagok bizitzako tarte handi batean zehar bizi duten prozesu bati buruz arituko gara. Ikuspegi feministatik eta bio-psiko-sozialetik, munduko zati desberdinetan hilekoa nola izaten duten ikusiko dugu; toki horietako asko pobreziako egoeran bizi direla. Izan ere, menstruazioaren inguruan negozio handia sortu da, ingurumen-inpaktu bortitzak eragiten dituena.

Halaber, gure menstruazioarekin zer harreman dugun ezagutuko dugu eta estrategiak eta tresnak garatuko ditugu hilekoa modu jasangarriagoan izateko, gure zikloak ongi ezagutuz eta nork bere burua zainduz.

Lantegia euskaraz emango da Gasteizko Simone de Beauvoir elkarteen etxean eta 5 €-ko matrikula izango du. Parte hartzeko, galdetegi hau bete behar da.

Eta interes handiagoa baduzu beste gai batzuetan, laster argitaratuko dugu datozen hilabeteetarako programazioa, zehatz-mehatz. Prestakuntzako jarduerak izango ditugu hainbat gairi buruz, adibidez, bankaren laguntzaz industria militarrari, ekonomiaren digitalizazioaz eta «plataforma-ekonomiaz», ehunkien industriaz eta agroekologiaz. Zatoz!

Xehetasunak

Data:
2022-01-29
Ordua:
10:30 - 13:30
Prezioa:
5€
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
,
Webgunea:
https://factoriadevalores.eus/eu/menstruazioari-pobreziari-eta-jasangarritasunari-buruzko-lantegia-gasteizen/

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude