haritu, hezkuntza digital kritikoa sustatzeko kultura eta teknologia laborategia da.

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Mendi Film Bizkaia Ternua Beka

2020-12-14 - 2021-02-08

Bekaren xedea Mendiko Kulturari buruzko filmagintza sustatzea da, Euskal Autonomia Erkidegoan eta bereziki Bizkaian, hasi kostaldetik eta euskararen lurraldeko gailurrik garaienetaraino. Deialdia 2020ko abenduaren 14an zabaldu eta 2021eko otsailaren 8an itxiko da.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Ternuak eta Mendi Filmek Mendiko Kulturaren inguruko zinemagintza sustatzeko xedez bide berri bat sortu dute: Mendi Film Bizkaia Ternua Beka 2021. Lorea Bilbao Ibarra Euskara, kultura eta kirol foru diputatuak; Imanol Muñoz , Ternua Group-eko Marketing Managerrak eta Jabier Baraiazarra Mendi Film Elkarteko Zuzendariak aurkeztu dute zinegile gazteei zuzendutako beka hau.

EAEn lan egin edo bertan ikasi izan duten zinegile gazteei zuzenduta dagoen beka da, 18 eta 35 urte bitarteko egile berriak.

Bekaren xedea Mendiko Kulturari buruzko filmagintza sustatzea da, Euskal Autonomia Erkidegoan eta bereziki Bizkaian, hasi kostaldetik eta euskararen lurraldeko gailurrik garaienetaraino. 10.000 euroko balioa du bekak.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendi zinemaldiaren 14. edizioan plazaratuko da sortzen den filma, 2021eko abenduan.

Deialdia 2020ko abenduaren 14an zabaldu eta 2021eko otsailaren 8an itxiko da. Sortze prozesuan, edo hastapenean dauden proiektuak onartuko dira, ez amaituta daudenak. Oinarrietan ezarri diren baldintzak betetzen dituzten proiektuak aztertzeko, bost laguneko lan taldea batu da: Lara Izagirre, zinegilea; Alberto Iñurrategi, mendizalea; Itziar Garcia, zine ekoizlea; Aitor Gisasola, zinegilea eta ikusentzunezko irakaslea eta Jabier Baraiazarra, Mendi Film Elkarteko zuzendaria.

Mendiko kulturaren altzoan, mendian egin edo garatu daitezkeen hainbat jarduera batu daitezke: kirola, kultura, hizkuntzak, artea, ekonomia… Horien eragile aktiboak dira bekaren babesleak:

Xehetasunak

Hasiera:
2020-12-14
Amiera:
otsaila, 08
Kategoria Ekitaldi:
View Ekitaldi Website

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude